Mundua -
FRANTZIA
Frantziako Poliziak bi pertsona hil ditu tiroz Parisen, auto batek agenteen aurka egin ondoren
Momentuz, ez dute gertakaria Frantziako hauteskundeen harira izandako protestekin lotu.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Frantziako Poliziak bi pertsona hil eta hirugarren bat zauritu du bart tiroz, Parisen, kontrako noranzkoan zihoan ibilgailu batek agenteen aurka egin ondoren. Agenteek auto barruan zihoazenen aurka tiro eginez erantzun dute.
Polizia iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, Paris erdiguneko Zubi Berrian gertatu da. Antza denez, aurkazko noranzkoan zegoen ibilgailu batek Poliziaren autoaren kontra egin du eta agenteek tiro egin dute.
Iturrien arabera, magistratu bat gertakarien lekura joan da ikerketa abiatzeko.
Autoritatearen kontrako homizidio delituagatik zabaldutako ikerketa judizialaz gain, Poliziak beste bat hasi du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.
Momentuz, ez dute gertakaria Frantziako hauteskundeen harira izandako protestekin lotu.