Mundua -
Errusia
Errusiak iragarri du kontinentearteko misil berri bat probatu duela
'Sarmat' izeneko misilak Europa osora nahiz Estatu Batuetara heltzeko ahalmena izango lukeela azpimarratu du Errusiako Defentsa Ministerioak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Errusiako Armadak kontinentearteko misil berri bat probatu du asteazken honetan eta entsegua arrakastatsua izan dela ziurtatu du Moskuko Gobernuak.
Defentsa Ministerioaren arabera, Europako edozein herrialdetara nahiz Estatu Batuetara heltzeko ahalmena dauka 'Sarmat' izeneko misilak. Berez, 17.000 eta 18.000 kilometroko eremua zeharkatzeko gaitasuna izango luke.
Vladimir Putinek espero du iragarpen honen ostean Errusiari "mehatxu" egiten ari zaien herrialde askok atzera egongo dituela eta zehaztu du misil berri hori egungo defentsa sistema guztiak gainditzeko prestatuta dagoela.
Areago, denbora luzean antzeko teknologiarik garatuko ez dela ziurtatu du.