Mundua -

Ukrainako gerra

Alemaniak eta Frantziak dozenaka diplomazialari errusiar kanporatuko dituzte

Frantziako Gobernuak adierazi du Errusiako Armadak Ukrainako Butxa hirian egin duen sarraskiaren ondorioz hartu dutela erabaki hori.

Olaf Scholz kantzilerra. Foto: EFE
Olaf Scholz kantzilerra. Foto: EFE
Olaf Scholz kantzilerra. Foto: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako eta Frantziako Gobernuek iragarri dute beraien herrialdeetan dauden diplomazialari errusiarrak kanporatzea erabaki dutela, Errusiako Armadak Ukrainako Butxa hirian egin duen sarraskiari erantzuteko.

"Frantziak gure herrialdean dauden langile errusiarrak kanporatzea erabaki du, beraien jarduera gure segurtasunaren aurkakoa delako", adierazi du Frantziako Atzerri Ministerioak ohar labur batean.  

Halaber, azpimarratu dute Europaren baitako ekimena da eta beraien lehentasuna frantziarren eta europarren segurtasuna bermatzea dela.

Gobernuak zehaztu ez badu ere, BFM telebistak jakinarazi du 30 bat direla Frantziatik kanporatuko dituzten diplomazialari errusiarrak.

Aurrez, Alemaniako Gobernuak iragarri du Berlingo enbaxadako 40 diplomazialari errusiar kanporatzea erabaki dutela.  

"Gure askatasunaren eta gure batasun sozialaren kontra ari diren pertsonak dira", esan du Annalena Baerbock Atzerri ministroak.

Butxan bezala, Ukrainako beste herri eta hiri batzuetan ere beste hainbat zibil hil dituztela uste dute. "Bortizkeriari horri erantzun egin behar zaio", erantsi du.

Joan den astean, Herbehereek eta Txekiar Errepublikak iragarri zuten diplomazialari errusiarrak beraien herrialdeetako botatzeko asmoa, eta gaur urrats hori ematea erabaki dute Alemaniak eta Frantziak. Errusiak esan zuen mugimendu hori emanez gero, erantzun egingo duela.

Mikel Ayestaran: "Butxako herritarren artean izua da nagusi eta errusiarrak itzuliko diren beldur dira"
Mikel Ayestaran: "Butxako herritarren artean izua da nagusi eta errusiarrak itzuliko diren beldur dira"
Mikel Ayestaran: "Butxako herritarren artean izua da nagusi eta errusiarrak itzuliko diren beldur dira"

3:52

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Alemania Frantzia Herbehereak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra