Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Aliantza Atlantikoaren soldaduak "epe luzean" Europa ekialdean egonkortzea aztertuko du NATOk

NATOko kide diren herrialdeetako Defentsa ministroek, Finlandiak, Suediak eta Georgiak ezohiko bilera dute asteazken honetan Bruselan.

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia, artxiboko argazki batean
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako gerraren testuinguruan, NATOko kide diren herrialdeetako Defentsa ministroek, Finlandiak, Suediak eta Georgiak, ezohiko bilera egingo dute asteazken honetan Bruselan. Europa ekialdera behin-behinean indar militarrak bidali dituzten honetan, horiek epe luzera bertan egonkortzeko aukera aztertuko dute.

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak atzo adierazi zuenez, "epe luzean segurtasuna indartzeko neurri zehatzen" inguruan eztabaidatuko dute.

NATOk erantzun azkarreko indarrak zabaldu zituen Europa ekialdean otsailaren amaieran, defentsa kolektiboaren testuinguruan lehen aldiz, Errusiak Ukrainari eraso egin ondoren.

Aliantza Atlantikoaren presentzia areagotzeak ekar lezake, besteak beste, bitarteko eta ekipamendu gehiago mobilizatzea, eta aireko erasoen aurkako defentsa sistemak ziberdefentsa sistemak indartzea.

Ukrainako gerra bertatik ez ateratzeko "erantzukizuna" onartu du NATOk

Stoltenbergen arabera, Ukrainako gerra herrialde horretatik ez ateratzeko "erantzukizuna" du NATOk, eta onartu du gatazkak ondorio "iraunkorrak" izango dituela aliatuen segurtasunean.

"NATOk erantzukizuna du krisi hau Ukrainatik harago joan ez dadin, eta horregatik areagotu dugu presentzia militarra Aliantzaren ekialdean", adierazi du Stoltenbergek NATOko Defentsa ministroen bileraren aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina albisteak Errusia argazkiak Vladímir Putin argazkiak Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Volodimir Zelenski