Mundua -

Ameriketako goi-bileran

Obamaren 12 bizkartzain Kolonbiatik egotzita, prostituzioarekin lotuta

Barack Obamaren segurtasun taldeko kide batzuek "jarrera desegokia" izan dute eta lehen informazioen arabera, prostituzioarekin lotutako auzia izango litzateke.

Barack Obama Juan Manuel Santosekin batera, Kolonbian. EFE
Barack Obama Juan Manuel Santosekin batera, Kolonbian. EFE
Barack Obama Juan Manuel Santosekin batera, Kolonbian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako zerbitzu sekretuek Obamaren 12 bizkartzaini Kolonbiatik joateko agindu diete.

Barack Obama presidentea joan da bertara Ameriketako goi-bileran parte hartzera eta 12 bizkartzain "jarrera desegokia" izateagatik Kolonbiatik bidali dituzte, The Washington Post egunkariak argitaratu duenez.

Zerbitzu sekretuetako bozeramaileak ez du zehaztu zergatik bota dituzten, baina AEBetako ofizialen Lege Federala betetzeko Elkarteko presidenteak esan du prostituzioarekin lotutako auzi batengatik izan dela.

Ez da lehen aldia Obamaren segurtasun taldeak polemikaren tartean daudela. Lehengo urteko azaroan, Hawaiin, McDonald's batean, bizkartzain batek gizon bati tiro egin zion. Abuztuan, beste bizkartzain bat atxilotu zuten mozkortuta gidatzegatik.

Obama ostiralean iritsi zen Kolonbiara, beste 31 presidenterekin batera, Amerikako Estatuen Erakundeak deitutako Ameriketako goi-bileran parte hartzeko. Ekonomiako hainbat gai izango dituzte hizpide, besteak beste, Kubaren blokeoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea