Mundua -

ukrainako krisia

AEBren eta Errusiaren arteko tentsioak gora egin du, abisuekin eta diplomazialari baten kanporatzearekin

Errusiar agintariek AEBk Moskun duen enbaxadako "bigarrena" kanporatu dute, ostegun honetan iragarri dutenez. Bestalde, Estatu Batuek berriro ohartarazi dute Errusiak laster inbaditu lezakeela Ukraina.

Joe Biden, Estatu Batuetako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Joe Biden, Estatu Batuetako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Joe Biden, Estatu Batuetako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBren eta Errusiaren arteko krisiak beste aurrerapauso bat eman du ostegun honetan. Alde batetik, Errusiako agintariek Moskuko estatubatuar enbaxadako "bigarrena" kanporatu dute eta, gainera, Washingtonek behin eta berriro ohartarazi du Errusiak "egun batzuetan" inbaditu lezakeela Ukraina.

Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak bota ditu adierazpenok, Estatu Departamentuak iragarri duenean Errusiak Bart Gorman diplomazialaria kanporatu duela.

Washington erabaki horri emango dion erantzuna aztertzen ari da orain. Izan ere, Ukrainako mugan dagoen Errusiako pilatze militarraren erdian, aldebiko tentsioen "eskaladan" pauso berri bat suposatu duela uste dute estatubatuarrek.

Bertako funtzionario batek jakitera eman duenez, Blinkenek New Yorken geldialdia egitea erabaki du, "Gerra Hotza amaitu zenetik bakearentzat eta segurtasunarentzat unerik arriskutsuena izaten ari denari aurre egin" behar baitiote.

"Orain, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da" Washingtonek eta Moskuk "komunikazioa errazteko beharrezko pertsonal diplomatikoa" izatea, iturri horrek gaineratu duenez.

Bidenek azpimarratu du Errusia inbasioa prestatzen ari dela

Etxe Zuritik, Joe Bidenek ere, abisuen artean, beste behin nabarmendu du Errusiak Ukraina inbaditzeko mehatxua "oso altua" dela, eta esan du litekeena dela inbasio hori "egun batzuetan" gertatzea.

Agintariak azpimarratu duenez, Errusiak ez ditu tropak kanporantz mugitu, barrurantz baizik", eta argi utzi du AEBk baduela arrazoirik pentsatzeko Mosku "bandera faltsuko" operazioa prestatzen ari dela, ukrainar lurraldean sartzeko aitzakia bilatzeko.

Hala ere, berretsi du bide diplomatikoa posible dela oraindik, eta adierazi du horregatik bidali zuela Blinken NBEko Segurtasun Kontseiluaren bilerara; aukera hori mahaigaineratzeko, hain zuzen.

Washingtonen erakustaldi diplomatikoa

Asteburu honetan Europan izango dira, Blinkenez gain, Lloyd Austin Pentagonoko burua eta Kamala Harris presidenteordea. Azken hori, gainera, Munichen izango da otsailaren 18tik 20ra bitartean, Segurtasun Konferentzian.

Bertan, Harris Volodimir Zelenski ukrainar presidentearekin batuko da, eta ziurtatuko du AEB "erabat lerrokatuta" dagoela aliatuekin, Errusiaren balizko inbasio baten aurrean.

Bai Washingtonek bai NATOk ohartarazi diote Moskuri ondorio larriak izango liratekeela Ukraina berriro inbadituz gero, 2014an gertatu bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Ukraina gaur Ameriketako Estatu Batuak Errusia albisteak Vladímir Putin argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Joe Biden Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa