Mundua -

KORONABIRUSA

Kanadako lehen ministroak larrialdi egoera ezarri du murrizketen aurkako protestengatik

Justin Trudeauren hitzetan, neurri hori denboran "mugatua, arduratsua eta proportzionatua" izango da, eta ez dituela militarrak kalera aterako esan du.

Osasun neurrien aurkako protesta Ottawan. Argazkia: EFE
Osasun neurrien aurkako protesta Ottawan
Kanadak larrialdi egoera ezarri du txertoen kontrakoen protestei erantzuteko

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusagatik ezarritako murrizketen aurka duela aste batzuk hasitako protestak kontrolpean hartzeko asmoz, larrialdi egoera ezarri du Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak.

Justin Trudeauk azaldu duenez, neurri hori denboran "mugatua, arduratsua eta proportzionatua" izango da, eta ez dituela militarrak kalera aterako ziurtatu du.

Poliziak "erreminta gehiago" izango ditu manifestariak atxilotzeko edo isunak jartzeko eta herrialdearentzat funtsezkoak diren azpiegiturak babesteko.

Gobernuburuaren esanetan, "kanadarrak salbu egoteko" eta "jendearen enpleguak babesteko" hartutako neurria da. Hiru asteko protesten ondoren, aurrerantzean ez dira protesta legalak izango "legez kanpoko okupazioa" baizik.

Iragan asteartetik blokeatuta zegoen Kanadaren eta AEBren arteko Ambassador zubia igandean ireki zuten segurtasun indarrek. Bitartean, ehunka manifestarik kanpaldia egiten jarraitzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Kanada COVID kasuak