Mundua -

Errusia-Ukraina gatazka

Baikortasunerako arrazoi gutxi ikusi ditu Errusiak AEBren erantzunetan

"Dokumentu guztiak Vladimir Putin presidenteak ditu orain. Denbora beharko dugu horiek aztertzeko. Ez dudu berehalako ondoriorik aterako, baina baikortasunerako arrazoi gutxi ikusten ditugu", esan du Dmitri Peskov Errusiako Gobernuko bozeramaileak.

Errusiako presidente Valdimir Putin. Argazkia: EFE
Errusiako presidente Valdimir Putin. Argazkia: EFE
Errusiako presidente Valdimir Putin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Gobernuak argi utzi du Europaren segurtasunari buruz AEBk eta OTANek emandako erantzunetan "baikortasunerako arrazoi gutxi" daudela, baina zehaztu du oraindik "elkarrizketarako aukerak" ikusten dituela.

"Dokumentu guztiak Vladimir Putin presidenteak ditu orain. Denbora beharko dugu horiek aztertzeko. Ez dudu berehalako ondoriorik aterako, baina baikortasunerako arrazoi gutxi ikusten ditugu", esan du Dmitri Peskov Gobernuko bozeramaileak.

Ildo horretan, Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak eta Jens Stoltenberg OTANeko idazkari nagusiak atzo esandakoak ekarri ditu gogora Peskovek. Hain zuzen ere, segurtasun proposamenei dagokienez Errusiak planteatutako kezkak errefusatzen zituztela esan zuten biek ala biek.

Kremlingo bozeramaileak berretsi du Putinek jakin badakiela zein den Mendabeldeak emandako erantzunen edukia, eta horixe aztertzen dabiltzala Administrazioa eta Gobernua, baita Errusiako Segurtasun Kontseilua ere.

Pescoven esanetan, ez dute berehalako erantzunik emateko inongo asmorik, AEBk eta OTANek hilabete baino gehiago behar izan zutelako Errusiak egindako proposamena aztertzeko.

"Beraz, ezin dute espero erantzun azkar bat jasotzea", nabarmendu du Peskovek, telefono bidez eman duen prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin NATO bideoak Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur Albisteak