Mundua -
Biografia
Aung San Suu Kyi: Birmaniako demokraziaren aldeko borroka sutsua
Bizitza osoa Gobernuaren aurkako borroka politikoan aritu ostean, demokrazia ametsetatik gertuago dago Bakearen Nobel sariduna. Izan ere, baliteke hauteskundeetan Parlamentuan jezarleku bat lortzea.
Erredakzioa
Birmaniako diktaduraren aurka borroka egiteagatik azken 25 urteetan etxean giltzapetuta eman ostean, bere herrialderako demokrazia ametsetatik hurbilago dago Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel sariduna. Kyik Mahatma Ghandiren bakezaletasuna ideiekin bat egiten du eta urteetan militarren erregimenaren aurkari sutsua izan da.
Suu Kyi 1945eko ekainaren 19an jaio zen eta bi urte zituela, aita hil zuten Birmaniaren independentziaren alde lan egiteagatik. 1964. urtean Oxford Erresuma Batuko hirira heldu zen eta Filosofia, Ekonomia eta Politika ikasketak egin zituen. Michael Aris irakaslearekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen: Alexander (1973) eta Kim (1977).
Oxforden lanean zegoela, aitaren biografia batean Birmaniari buruzko liburu batean lan egiten hasi zen. Argitalpen horretan 1962ko estatu-kolpearen gaineko alde ilunenak isilean gorde zituen, kritikoen arabera.
Birmania, asaldatuta
Urteak eman zituen Erresuma Batuaren eta atzerriko herrialdeen arteko bidaietan. 1988.ean Birmaniara itzuli zen, ama gaixorik zegoelako. Une horietan Birmania asaldatuta zegoen, Ne Win general sozialistaren porrot ekonomikoak lagunduta.
Ondorioz, manifestazio jendetsuak izan ziren eta 3.000 lagun inguru hil ziren istiluetan, gehienak ikasleak, protestak gelditzeko Gobernuak Ranguneko kaleetan egindako errepresioaren ondorioz. Saw Maungek agintaritza aldatu zuen eta hauteskundeak egingo zituela iragarri zuen baina ondoren, ez zuen emandako hitza bete.
Etxean giltzapetuta
Birmaniako Gobernua Suu Kyi etxean giltzapetzeko agindua eman zuen lehen aldiz 1989. urtean. Internet eta telefonorik gabe, 20 urte inguruko espetxealdia bizi zuen (1989-1995, 2000-2002 eta 2003-2010) eta, bitartean, Birmanian demokrazia finkatzen lagundu zuen.
2011an Batzorde Militarra desegin zuten eta boterea gobernu zibil bati eman zioten. 2010ko azaroan Suu Kyi askatu zuten eta ordutik hona, demokraziaren mugimendua berriro eraikitzeko Birmaniatik bidaiatzen ari da. Litekeena da igande honetan Parlamentuko jezarleku bat lortzea.