Mundua -

Hauteskundeak Myanman

Suu Kyik eserleku bat eskuratu du Myanmarko Parlamentuan

Azken bi hamarkadetan lehenengo aldiz hauteskundeak izan dira gaur Myanmarren. Hogei urte etxean giltzapetuta eman ostean, Aung San Suu Kyi Nobel saridunak eserleku bat eskuratu du.

Aung San Suu Kyi Nobel sariduna. Argazkia: EFE
Aung San Suu Kyi Nobel sariduna. Argazkia: EFE
Myanmar aldaketa zaporearekin esnatu da

01:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Suu Kyi Bakearen Nobel saridunak Myanmarko Parlamentuan eserleku bat eskuratzea lortu du bere alderdiak esan duenez.

LND Demokraziarako Liga Nazionala oposizioko alderdiko burua da Suu Kyi eta emandako datuen arabera, garaipen irmoa lortu du, aurkeztu den Kahwnu hiriko eserlekurako, 129 hauteslekuetatik 112tan irabazi ostean.

Myanmarren Parlamenturako hauteskundeak ospatu dituzte igande honetan. Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel Saridunak, Gobernuaren aginduz, azken hogei urteetan etxean giltzapetuta eman ostean, Parlamentuko eserleku bat eskuratu du.

Demokraziarako ibilbide horretan oztopo ugari egon dira: Aung San Suu Kyi berak salatutako iruzur akusazioetatik hasita hautesleriaren eskarmentu faltaraino. Izan ere, 1962. urtetik hauteskundeak ospatzen diren hirugarren aldia da. Ordutik 2011 urtera arte militarrek osatutako batzorde bat izan da boterean. 2011tik herrialdea gidatzen duen ustez zibilek osatutako agintaritza batek hauteskundeen bitartez osatutako Gobernu bat eratzeko hitza eman du.

Gobernuak hauteskunde-legea aldatu zuen eta horri esker, Nobel sariduna buru den alderdiak (Demokraziarako Liga Nazionala) hauteskundeetarara aurkezteko aukera izan du. Alderdi honek 2010ko hauteskunde deialdiari boikota egin zion, iruzurra salatuta.

1990.ean izandako hauteskundeetan Nobel saridunaren alderdiak lortutako emaitzak baliogabetu zituen eta Suu Kyik etxean giltzapetzea agindu zuen. Joan den azaroaren 13an arte aske utzi zuten.

Suu Kyik adierazi duenez, oztopoak badaude ere, demokraziarako transizioak aurrera egingo du. "Gure historian giza eskubideen aurkako indarkeria eta abusuak eman diren arren, adiskidetze bat lortu dezakegulakoan nago", nabarmendu du Suu Kyik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea