Mundua -
Baliogabeko agindu judiziala
Megauploadeko sortzailea dirua berreskuratzear, epaitegien hutsagatik
Konfiskazioaren ondorioz, epaiketan defentsa antolatzeko baliabideak kendu zizkioten. Atxilotzea Megaupload webgunearen itxierarekin batera gertatu zen, egileen eskubideak urratzeagatik.
Erredakzioa
Kim Dotcom Megaupload webgunearen sortzailearen kontrako agindu judiziala "baliogabea eta efekturik gabekoa" dela erabaki dute. Ondorioz, duela zortzi aste bere luxuzko etxean ezustean egindako sarekadan konfiskatutako dirutza berreskuratu dezake.
Judith Potter Zelanda Berriko epaileak erabaki duenez, aginduak ez du "efektu juridikorik" eta auzia berriro aztertu beharra gerta daiteke.
Prozeduran egindako akatsa agindu judizial oker baten ondorioz gertatu da: behin-behineko murrizketa-agindua eskatu beharrean, Poliziaren Komisarioak kanpo-murrizketa agindua eskatu zuen, eta, horren ondorioz, Dotcomek ezin izan zuen bere defentsa antolatu.
Konfiskazioaren ondorioz, epaiketan defentsa antolatzeko baliabideak kendu zizkioten. Atxilotzea Megaupload webgunearen itxierarekin batera gertatu zen, egileen eskubideak urratzeagatik.
Estradizioaren zainInterneteko handikia aske utzi zuten, fidantzapean, otsailaren 22an eta AEBetara noiz estraditatuko duten zain dago. AEBetan egile-eskubideak urratzeagatik, xantaia sistematikoki egiteagatik eta dirua garbitzeagatik epaituko dute.
Estradizioa egiteko behin-behineko data abuztuaren 20a da.
Megaupload Interneten bisita gehien zituen atarien artean zegoen, berak bakarrik Interneteko trafikoaren % 4 bereganatzen zuen. AEBetako Justizia Sailaren arabera, Megauploaden jabeek 175 milioi dolar baino gehiago irabazi zituzten, legez kanpo, webgunerako iragarkiak eta harpidetzak salduz.