Mundua -

Epaia

Lubanga Kongoko buruzagi ohia, haurrak errekrutatzearen errudun

Hagako Nazioarteko Auzitegiak Thomas Lubanga Kongoko gerrillako buruzagi ohia epaitu du eta soldadu izateko haurrak errekrutatzearen errudun jo dute.

Haur soldaduak
Haur soldaduak
Lubanga, Kongon haur-soldaduak errekrutatzeagatik errudun

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Thomas Lubanga Kongoko gerrillako buruzagi ohia Kongoko Errepublika Demokratikoan 2002-2003an soldadu izateko haurrak errekrutatzearen errudun dela ebatzi du Hagako Nazioarteko Auzitegiak.

"Fiskaltzaren arabera, ez dago zalantzarik Thomas Lubangak 15 urtetik beherako haurrak soldadu bihurtu zituela gatazka armatuan", esan dute epaileek.

Aho batez hartu dute erabakia epaimahaia osatu duten hiru epaileek.

Gainera, neskak "esklabo sexualak" izatera behartzen zituztela ondorioztatu dute epaileek. Fiskaltzak nesken bortxaketa aztertzeko proposatu zuen, baina epaileek hori alboratzea erabaki zuten, prozesua arintzeko.

Luis Moreno Ocampok zuzendutako Fiskaltzak Ituri zonako (hego-ekialdea) hema etniako 15 urtetik beherako haurrak errekrutatu izana egotzi zion Lubangari, etnia horren eta lendu etniaren arteko gatazka armatuan borrokatzeko, bertako urrezko meatzeak jokoan baitzeuden.

Thomas Lubanga Kongoko gerrillako buruzagi ohia Kongoko Errepublika Demokratikoan 2002-2003an soldadu izateko haurrak errekrutatzearen errudun dela ebatzi du Hagako Nazioarteko Auzitegiak."Fiskaltzaren arabera, ez dago zalantzarik Thomas Lubangak 15 urtetik beherako haurrak soldadu bihurtu zituela gatazka armatuan", esan dute epaileek.Aho batez hartu dute erabakia epaimahaia osatu duten hiru epaileek. Gainera, neskak "esklabo sexualak" izatera behartzen zituztela ondorioztatu dute epaileek. Fiskaltzak nesken bortxaketa aztertzeko proposatu zuen, baina epaileek hori alboratzea erabaki zuten, prozesua arintzeko.Luis Moreno Ocampok zuzendutako Fiskaltzak Ituri zonako (hego-ekialdea) hema etniako 15 urtetik beherako haurrak errekrutatu izana egotzi zion Lubangari, etnia horren eta lendu etniaren arteko gatazka armatuan borrokatzeko, bertako urrezko meatzeak jokoan baitzeuden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Umeak Giza eskubideak Nazioarteko Zigor Auzitegia