Mundua -
Iruzkina
Vladimir I Handia, Errusiako tsarra
Vladimir Putin eta Dimitri Medvedev senitartekoak ez diren arren, familia dinastia baten antzekoa osatu dute.
Jesus Torquemada
Putinen dinastia boterean betikotzen ari da Errusian. Vladimir Putin eta Dimitri Medvedev senitartekoak ez diren arren, familia dinastia baten antzekoa osatu dute.
Vladimir Putin 2000 eta 2008 urteen artean izan zen presidente, 4na urteko bi agintaldi egin zituen. Errusiako Konstituzioak ez zion bi agintaldi baino gehiago segidan egiteko aukerarik uzten, beraz, Putinek akordio bat lortu zuen Medvedevekin: azken hau presidente kargura aurkeztuko zen eta honek Putin izendatuko zuen lehen ministro eta behin 4 urteak pasata berriro ere lekua libre utziko zion Putini honek berriro presidente izateko aukera izan zezan.
Lau urtez eserlekua gordetzearen truke, Putinek lehen ministro izendatuko zuen Medvedev gauzak honela biek jarraituko zuten soldata ofiziala jasotzen baina ezberdintasun batekin, bitarte horretan Konstituzioa aldatu da eta aurrerantzean presidentearen agintaldia ez da 4 urtekoa izango, 6koa baizik. Horrek esan nahi du Putinek beste 12 urtez jarraian Kremlinean egoteko aukera izango duela. Errusiako enperadore batzuk ez zuten hainbeste urtez egoteko aukerarik izan.
Putinen gobernatzeko moduak, nagusikeriazko estilo horrek eta bera garaile ateratzen den hauteskundeen gainean izaten diren irregulartasun salaketek argi erakusten dute Putinek gutxienez 2024 arte agintean jarraitu nahi duela. Bitartean beste zerbait asmatuko du data horretatik harago ere agintean jarraitzeko.