Mundua -

Hondoratzea

Costa Concordiako bidaiari bakoitzak 14.000 euro jasoko ditu

Costa Cruceros konpainiak 11.000 euroko kalte-ordaina eta 3.000 euro gastuetarako ordainduko dizkie bidaiari guzti guztiei, haurrak tarteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Costa Cruceros konpainiak 14.000 euro emango dizkio Costa Concordiako bidaiari bakoitzari, haurrak barne. Itsasontzia hondoratu egin zen iragan urtarrilaren 13an Giglio irlaren parean. 11.000 euroko kalte-ordaina eta 3.000 euro gastuetarako ordainduko dizkie bidaiari guzti guztiei.

Akordio horretara iritsi dira Italiako itsasontzi konpainia eta Costa Concordiako Hondoratzearen Batzordea, Italiako kontsumitzaile elkarteek osatutakoa.

Kalte fisikoak jasan dituztenen eta hildakoen kasuetan negoziazio indibidualak egingo dituzte, Batzordearen arabera.

"Akordio historikoa da, gertakari dramatiko bati amaiera emango dio. Legezko ekintza kolektibo baten aurrean gaude, auzitegietatik kanpo, eta kalte ordainak pairatutako estresa eta oporrak bertan behera utzi izana ere hartuko ditu bere gain", adierazi du Carlo Pileri Kontsumitzaileen Orientaziorako eta Defentsarako Elkartearen presidenteak.

Bestalde, Codacons Italiako Kontsumitzaileen Elkarteak "limosna" hori ez onartzeko deia egin die bidaiariei.

Azaldu dutenez, legezko ekintza kolektiboa egingo dute eta bidaiari bakoitzarentzat 125.000 euroko kalte-ordaina exijituko dute.

Biktimak

Oraingoz 16 dira hondoratzearen ondorioz hildakoak, baina oraindik 22 pertsona desagertuta daude.

Konpainiak onartu zuen Francesco Shettino kapitainak, etxeko atxiloaldian dagoenak, baimenik gabe irlara gerturatzea erabaki zuelako gertatu zela istripua.

Costa Cruceros konpainiak 14.000 euro emango dizkio Costa Concordiako bidaiari bakoitzari, haurrak barne. Itsasontzia hondoratu egin zen iragan urtarrilaren 13an Giglio irlaren parean. 11.000 euroko kalte-ordaina eta 3.000 euro gastuetarako ordainduko dizkie bidaiari guzti guztiei.Akordio horretara iritsi dira Italiako itsasontzi konpainia eta Costa Concordiako Hondoratzearen Batzordea, Italiako kontsumitzaile elkarteek osatutakoa.Kalte fisikoak jasan dituztenen eta hildakoen kasuetan negoziazio indibidualak egingo dituzte, Batzordearen arabera."Akordio historikoa da, gertakari dramatiko bati amaiera emango dio. Legezko ekintza kolektibo baten aurrean gaude, auzitegietatik kanpo, eta kalte ordainak pairatutako estresa eta oporrak bertan behera utzi izana ere hartuko ditu bere gain", adierazi du Carlo Pileri Kontsumitzaileen Orientaziorako eta Defentsarako Elkartearen presidenteak.Bestalde, Codacons Italiako Kontsumitzaileen Elkarteak "limosna" hori ez onartzeko deia egin die bidaiariei.Azaldu dutenez, legezko ekintza kolektiboa egingo dute eta bidaiari bakoitzarentzat 125.000 euroko kalte-ordaina exijituko dute.BiktimakOraingoz 16 dira hondoratzearen ondorioz hildakoak, baina oraindik 22 pertsona desagertuta daude.Konpainiak onartu zuen Francesco Shettino kapitainak, etxeko atxiloaldian dagoenak, baimenik gabe irlara gerturatzea erabaki zuelako gertatu zela istripua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Italiako berriak Naufragioak gaur Mediterraneo itsasoko kostaldea