Mundua -

Ezbeharra

Hamaseigarren gorpua aurkitu dute Costa Concordia ontzian

'Costa Concordia'ren hirugarren zubian aurkitu dute emakumezkoaren gorpua. Italiako zenbait hedabideen arabera, adineko emakume baten gorpua da gaur topatu dutena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste pertsona baten gorpua aurkitu dute gaur goizean 'Costa Concordia' hondoratutako ontzian eta, ondorioz, hildakoen kopurua 16ra iritsi da. Antza, aurkitutako hilotza emakume batena da eta urpekariek aurkitu dute.

'Costa Concordia'ren hirugarren zubian aurkitu dute emakumezkoaren gorpua. Italiako zenbait hedabideen arabera, adineko emakume baten gorpua da gaur topatu dutena.

Atzo, urpekariek beste bi gorpu aurkitu zituzten, lehergailuekin bide berria ireki ondoren.

Desagertuta jarraitzen duten 23 pertsonak aurkitzeko lanekin jarraituko dute astearte honetan, eta, aldi berean, ontziak dituen 2.380 tona erregai ateratzeko lanei ere ekingo diete datorren larunbatean.

Italiako babes-zibileko buruak ontzian izena eman gabe bidaian ziren ustezko pertsonen inguruan egindako adierazpenek polemika piztu dute azken orduetan. Ontzi-enpresak erabat ukatu du aukera hori, eta, behin bidaia abiatuta, ontzi barruan dauden pertsona guztien zerrenda zehatza konpainiaren egoitzara igortzen dutela azaldu du.

Beste pertsona baten gorpua aurkitu dute gaur goizean 'Costa Concordia' hondoratutako ontzian eta, ondorioz, hildakoen kopurua 16ra iritsi da. Antza, aurkitutako hilotza emakume batena da eta urpekariek aurkitu dute.'Costa Concordia'ren hirugarren zubian aurkitu dute emakumezkoaren gorpua. Italiako zenbait hedabideen arabera, adineko emakume baten gorpua da gaur topatu dutena.Atzo, urpekariek beste bi gorpu aurkitu zituzten, lehergailuekin bide berria ireki ondoren.Desagertuta jarraitzen duten 23 pertsonak aurkitzeko lanekin jarraituko dute astearte honetan, eta, aldi berean, ontziak dituen 2.380 tona erregai ateratzeko lanei ere ekingo diete datorren larunbatean.Italiako babes-zibileko buruak ontzian izena eman gabe bidaian ziren ustezko pertsonen inguruan egindako adierazpenek polemika piztu dute azken orduetan. Ontzi-enpresak erabat ukatu du aukera hori, eta, behin bidaia abiatuta, ontzi barruan dauden pertsona guztien zerrenda zehatza konpainiaren egoitzara igortzen dutela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Italia Itsas istripuak gaur Mediterraneo itsasoa