Mundua -

Hondoratzea Italian

'Enpresak bazekien Costa Concordia kostara hurbildu ohi genuela'

Francesco Schettino joan den 13an hondoa jo zuen gurutze-ontziaren kapitainak azaldu duenez, enpresak ontzia kostara hurbiltzea babesten zuen "publizitatea" egiteko modu bat zelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francesco Schettino joan den hilaren 13an Italiako Giglio uharte parean hondoa jo zuen 'Costa Concordia' gurutze-ontziko komandateak adierazi duenez, ontzi-enpresak bazekien ontziak kostara hurbiltzen zirela bertakoei "agurtzeko". Izan ere, Schettinoren hitzetan, horrelako jokaerak enpresak babesten zituen, "publizitatea" egiteko modu bat zelako.

Epaileak astearte honetan epaileak deklarazioa hartu zionean egin zituen kapitainak adierazpen hauek eta horien edukia jaso dute igande honetan Italiako "Corriere della Sera", "Il Messaggero" eta "La Repubblica" kazetek.

Schettinok azpimarratu duenez, "mundu osoan" egiten den maniobra da, are gehiago, Costa Cruceros enpresak kostara hurbiltzeko maniobra hauek antolatzen zituen herrialde desberdineko zaindarien jaiekin bat egiteko.

Ontzia husteko agindua eman arte igarotako tarte luzeari buruz galdetu diote eta Schettinok nabarmendu duenez, larrialdia jakitera eman zuen ontzia ur gainean mantentzeko baldintza minimoak betetzen ez zituela baieztatu zuenean.

"Alarma-hotsa eman baino lehen ziur egon behar gara, zer edo zer garrantzitsua denean bakarrik eman behar da abisua", azaldu zuen, "ziur nengoenean eta behar-beharrezkoa zela ohartu nintzenean eman nuen ontzia husteko agindua".

Epaitegietan istripuaren nondik norakoak ikertzen ari diren bitartean, erreskate zerbitzuak oraindik ere desagertuta dauden 20 bidaiarien bila ari dira. Momentuz, 12 lagunen gorpuak aurkitu dituzte, azkena atzo bertan, emakume baten hilotza gurutze-ontziaren barnealdean aurkitu zutenean, hain zuzen ere.

Francesco Schettino joan den hilaren 13an Italiako Giglio uharte parean hondoa jo zuen 'Costa Concordia' gurutze-ontziko komandateak adierazi duenez, ontzi-enpresak bazekien ontziak kostara hurbiltzen zirela bertakoei "agurtzeko". Izan ere, Schettinoren hitzetan, horrelako jokaerak enpresak babesten zituen, "publizitatea" egiteko modu bat zelako.Epaileak astearte honetan epaileak deklarazioa hartu zionean egin zituen kapitainak adierazpen hauek eta horien edukia jaso dute igande honetan Italiako "Corriere della Sera", "Il Messaggero" eta "La Repubblica" kazetek. Schettinok azpimarratu duenez, "mundu osoan" egiten den maniobra da, are gehiago, Costa Cruceros enpresak kostara hurbiltzeko maniobra hauek antolatzen zituen herrialde desberdineko zaindarien jaiekin bat egiteko. Ontzia husteko agindua eman arte igarotako tarte luzeari buruz galdetu diote eta Schettinok nabarmendu duenez, larrialdia jakitera eman zuen ontzia ur gainean mantentzeko baldintza minimoak betetzen ez zituela baieztatu zuenean. "Alarma-hotsa eman baino lehen ziur egon behar gara, zer edo zer garrantzitsua denean bakarrik eman behar da abisua", azaldu zuen, "ziur nengoenean eta behar-beharrezkoa zela ohartu nintzenean eman nuen ontzia husteko agindua". Epaitegietan istripuaren nondik norakoak ikertzen ari diren bitartean, erreskate zerbitzuak oraindik ere desagertuta dauden 20 bidaiarien bila ari dira. Momentuz, 12 lagunen gorpuak aurkitu dituzte, azkena atzo bertan, emakume baten hilotza gurutze-ontziaren barnealdean aurkitu zutenean, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mundua berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Italia Itsas istripuak gaur