Mundua -

Lau urteko kartzelaldia

Wilmar Villar Kubako disidentea hil da 50 eguneko gose-grebaren ostean

Maritza Pelegrino Villarren emazteak salatu duenez, "hiltzen utzi zuten".

Villarren emazteak salatu duenez, "hiltzen utzi zuten". Irudia: EITB
Villarren emazteak salatu duenez, "hiltzen utzi zuten"
Villarren emazteak salatu duenez, "hiltzen utzi zuten". Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wilmar Villar disidente kubatarra hil da ostegun honetan 18:45ean, Kuban (Espainian ostiraleko 00:45ean), 50 egunez gose-greban egon ostean. Greba Kubako Batasun Abertzalearen kide izaten egindako jarduerengatik jasotako lau urteko espetxealdia salatzeko egin zuen Villarrek, Elizardo Sanchez Giza Eskubideen Batzorde Kubatarra eta Adiskidetze Nazionaleko presidenteak, familiako iturriak aipatuta, zabaldu duenez.

Villar 2011ko azaroaren 12an atxilotu zuten eta "bermerik gabeko epaiketa" baten ondoren lau urteko kartzelaldia ezarri zioten. "Aurkari sutsua izan zen, Jose Daniel Ferrerrek gidatzen duen (Kubako Gobernuak kartzelatik atera zuen 12 presoetako bat eta 2011an Espainiara joatea ukatu zuena) Kubako Batasun Abertzaleko kidea", gaineratu duenez.

Miamin egoitza duen Direktorio Demokratiko Kubatarra disidenteen organizazioak "Wilmar Villar Mendozaren hilketa" salatu du eta, bere ustez, "injustiziaren kontra egin zuen, baita erakutsi ere, esklabo egoeran dagoen aberriaren alde bizitza emanda".

Bestalde, Maritza Pelegrino Villarren emaztearen arabera, uharteko agintariek "hiltzen utzi zuten" eta segurtasun indarrek "injustizia" horren kontrako protestak kalean egiten saiatu direnak atxilotu eta kolpatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea