Mundua -
Italia
'Costa Concordiako' kapitaina: 'Milaka pertsonen bizitza salbatu dut'
Hondoratzearen unean agintea berak zeukala aitortu du kapitainak. Denera, 11 lagun hil dira dagoeneko joan den ostiralean gertatu zen istripuaren ondorioz.
Erredakzioa
Francesco Schettino 'Costa Concordia' ontziko kapitainaren hitzetan, "inoiz" ez zuen ontzia utzi, Italiako Giglio uhateko kostaldean hondoratu ostean. Halaber, "milaka pertsonen bizitza" salbatu duela ohartarazi du.
Schettinok epailearen aurrean iragarri duenez, bere jokabidearekin "ehunka eta milaka pertsonen bizitza salbatu" zuen.
Halaber, Schettinok ukatu du ontzia ebakuazioa bukatu baino lehen utzi izana. "Nik ez du ontzia utzi", esan du.
Hondoratzearen unean agintea berak zeukala aitortu du kapitainak. Ontzia joan den ostiral gauean hondoratu zen.
Epailearen aurrean deklaratu ostean, etxean giltzapetzeko agindua eman du instrukzioko epaileak.
Beste bost gorpu aurkitu dituzte
Italiako erreskate taldeak beste bost gorpu aurkitu ditu "Costa Concordia" ontzian, Livornoko Portuko Kapitaintzatik berretsi dutenez.
Orain arte batutako datuen arabera, 6 lagun hil (espainiar bat tartean) eta 29 desagertu zeuden.
Gaur aurkitutako bost gorpuak urpean zegoen zatian zeuden, ontziaren popan, Tirrena uharte txikiaren kostaren parean, eta denek salbamendu-jaka zuten jarrita.
Erreskate lanak koordinatzen dituen krisi taldeak desagertutakoen zerrenda argitaratu du. 6 italiar (horien artean 5 urteko neskato bat), 14 alemaniar, 4 frantses, bi estatubatuar eta Erika Soria (26 urte) ontziko zerbitzari perutarra.
Hondoratzearen unean agintea berak zeukala aitortu du kapitainak
Francesco Schettino "Costa Concordiako" kapitainak Valeria Montesarchio instrukzioko epailearen aurrean aitortu duenez, istripua gertatu zen unean "berak” zeukan agintea.
Isuria
Gainera, Corrado Clini Italiako Ingurumen Ministroak 'Costa Concordia'n likido baten ihesaldi bat detektatu dutela jakinarazi du gaur arratsaldean. Oraindik ezinezkoa da likido hori erregaia den zehaztea, baina jadanik segurtasun neurriak hartu dituzte alboan dagoen Giglioko uhartera heldu ez dadin. Halaber, litekeena da eguraldi txarrak ontziaren barruan dauden 2.400 bat tona erregai kanpora ateratzeko lanak oztopatzea.
Ontziko komandanteak bertan zegoela esan zuen dagoeneko, baina ihesi joan zen
Ontziko komandanteak, Francesco Schettinok, ontzian zegoela esan zuen Portuetako Kapitaintzarekin hitz egin zuenean, nahiz eta ordurako ez zegoen bertan, bidaiariak ebakuatzen hasi berritan, Il Corriera della Sera egunkari italiarrak argitaratu duenez.
Larunbateko 00:32an Portuetako Kapitaintzarekin izan zuen lehen elkarrizketaren arabera, kostazainek zenbat bidaiari ebakuatu zituzten galdetu ziotenean, komandanteak 4.000 inguru erantzun zien, baina 40 lagun soilik zeuden ordurako ontzitik kanpo.
Portuetako Kapitaintzako guardiako ofizialak ebakuazio prozesua zuzentzeko agindua eman zion eta ontzian zenbat haur eta emakume zeuden zenbatzeko eskatu zion. Komandanteak ontzian zegoela ziurtatu zion, baina ondorengo dei batean jada ez zegoela aitortu zuen.
500 milioi euro inguruko kalteak
"Costa Concordia" gurutze-ontziko aseguratzaileek 500 milioi euro inguruko kalteak aurreikusi dituzte, "Financial Times Deutschland" egunkariak argitaratu duenez.
Hondoratutako gurutze-ontziaren konpainiaren aseguratzaileen artean, Allianz alemaniarra, Axa frantziarra, Generali italiarra, XL Insurance estatubatuarra eta Sun Alliance britainiarra daude.
67-75 milioi euroko inpaktua
"Costa Concordia" itsasontziaren jabe den Costa Cruceros ontzi enpresa 67eta 74,9 milioi euro arteko galerak aurreikusi ditu aurtengo finantza kontuetan.
Horrez gain, oraindik zehazteke dauden gastu gehiago izango dituztela ohartarazi dute komunikatu batean.
Francesco Schettino 'Costa Concordia' ontziko kapitainaren hitzetan, "inoiz" ez zuen ontzia utzi, Italiako Giglio uhateko kostaldean hondoratu ostean. Halaber, "milaka pertsonen bizitza" salbatu duela ohartarazi du.Schettinok epailearen aurrean iragarri duenez, bere jokabidearekin "ehunka eta milaka pertsonen bizitza salbatu" zuen.Halaber, Schettinok ukatu du ontzia ebakuazioa bukatu baino lehen utzi izana. "Nik ez du ontzia utzi", esan du.Hondoratzearen unean agintea berak zeukala aitortu du kapitainak. Ontzia joan den ostiral gauean hondoratu zen.Epailearen aurrean deklaratu ostean, etxean giltzapetzeko agindua eman du instrukzioko epaileak.Beste bost gorpu aurkitu dituzteItaliako erreskate taldeak beste bost gorpu aurkitu ditu "Costa Concordia" ontzian, Livornoko Portuko Kapitaintzatik berretsi dutenez.Orain arte batutako datuen arabera, 6 lagun hil (espainiar bat tartean) eta 29 desagertu zeuden.Gaur aurkitutako bost gorpuak urpean zegoen zatian zeuden, ontziaren popan, Tirrena uharte txikiaren kostaren parean, eta denek salbamendu-jaka zuten jarrita.Erreskate lanak koordinatzen dituen krisi taldeak desagertutakoen zerrenda argitaratu du. 6 italiar (horien artean 5 urteko neskato bat), 14 alemaniar, 4 frantses, bi estatubatuar eta Erika Soria (26 urte) ontziko zerbitzari perutarra.Hondoratzearen unean agintea berak zeukala aitortu du kapitainakFrancesco Schettino "Costa Concordiako" kapitainak Valeria Montesarchio instrukzioko epailearen aurrean aitortu duenez, istripua gertatu zen unean "berak” zeukan agintea.IsuriaGainera, Corrado Clini Italiako Ingurumen Ministroak 'Costa Concordia'n likido baten ihesaldi bat detektatu dutela jakinarazi du gaur arratsaldean. Oraindik ezinezkoa da likido hori erregaia den zehaztea, baina jadanik segurtasun neurriak hartu dituzte alboan dagoen Giglioko uhartera heldu ez dadin. Halaber, litekeena da eguraldi txarrak ontziaren barruan dauden 2.400 bat tona erregai kanpora ateratzeko lanak oztopatzea.Ontziko komandanteak bertan zegoela esan zuen dagoeneko, baina ihesi joan zenOntziko komandanteak, Francesco Schettinok, ontzian zegoela esan zuen Portuetako Kapitaintzarekin hitz egin zuenean, nahiz eta ordurako ez zegoen bertan, bidaiariak ebakuatzen hasi berritan, Il Corriera della Sera egunkari italiarrak argitaratu duenez.Larunbateko 00:32an Portuetako Kapitaintzarekin izan zuen lehen elkarrizketaren arabera, kostazainek zenbat bidaiari ebakuatu zituzten galdetu ziotenean, komandanteak 4.000 inguru erantzun zien, baina 40 lagun soilik zeuden ordurako ontzitik kanpo.Portuetako Kapitaintzako guardiako ofizialak ebakuazio prozesua zuzentzeko agindua eman zion eta ontzian zenbat haur eta emakume zeuden zenbatzeko eskatu zion. Komandanteak ontzian zegoela ziurtatu zion, baina ondorengo dei batean jada ez zegoela aitortu zuen.500 milioi euro inguruko kalteak "Costa Concordia" gurutze-ontziko aseguratzaileek 500 milioi euro inguruko kalteak aurreikusi dituzte, "Financial Times Deutschland" egunkariak argitaratu duenez. Hondoratutako gurutze-ontziaren konpainiaren aseguratzaileen artean, Allianz alemaniarra, Axa frantziarra, Generali italiarra, XL Insurance estatubatuarra eta Sun Alliance britainiarra daude. 67-75 milioi euroko inpaktua"Costa Concordia" itsasontziaren jabe den Costa Cruceros ontzi enpresa 67eta 74,9 milioi euro arteko galerak aurreikusi ditu aurtengo finantza kontuetan.Horrez gain, oraindik zehazteke dauden gastu gehiago izango dituztela ohartarazi dute komunikatu batean.