Mundua -
Hiru hildako
Italian hondoa jo zuen gurutze-ontziaren kapitaina atxilotu dute
Poliziak 'Costa Concordia' itsasontziaren komandatea atxilotu du, ostiral honetan gurutze-ontziak hondoa jota, hiru bidaiari hil ostean. Grossetoko fiskalak deklarazioa hartu dio dagoeneko.
Erredakzioa
Poliziak Francesco Schettino 'Costa Concordia' gurutze-ontziko komandantea atxilotu du, ostiral honetan Italiako Giglio uhartearen parean luxuzko ontziak hondoa jo eta bidaiariak hustean, hiru lagun hil ostean. Francesco Verusio Grossetoko fiskal nagusiak jakitera eman duenez, 52 urteko kapitainari deklarazioa hartu zaio dagoeneko eta tokiko komunikabideei helarazi dienez, litekeena da atxilotuta mantentzea datorren astean epailearen aurrera eraman arte.
Fiskalak azaldu duenez, kapitainak "baldarki" hurbildu zuen ontzia Giglioko portura. "Gurutze-ontziak uharri baten aurka egin zuen talka eta bertan trabatuta geratu zen. Ezkerretik okertu zen eta bi-hiru minututan ur kopuru handia sartu zen", azaldu du fiskalak. "Schettino arduraduna zen eta bide hura nahita erabaki zuen", azpimarratu du.
Erreskate-lanak bere horretan darrai, ontziaren hustea hasi zenean bidaiari anitz itsasora bota zirelako. Hori dela eta, 40 lagun inguru desagertuta daude oraindik ere. Azken orduetan, salbamendu taldeek beste hiru lagun aurkitu dituzte bizirik.
Istripuaren nondik norakoak argitzeko "ikerketa zabal eta sakon" bat egingo dutela iragarri du Gurutzaldien Europako Batzordeak. Gainera, Carnival Corporation 'Costa Concordia' gurutze-ontziaren jabea den enpresak azaldu duenez, jazotakoaren arrazoiak ezagutzeko "lan handia" ari dira egiten.
Poliziak Francesco Schettino 'Costa Concordia' gurutze-ontziko komandantea atxilotu du, ostiral honetan Italiako Giglio uhartearen parean luxuzko ontziak hondoa jo eta bidaiariak hustean, hiru lagun hil ostean. Francesco Verusio Grossetoko fiskal nagusiak jakitera eman duenez, 52 urteko kapitainari deklarazioa hartu zaio dagoeneko eta tokiko komunikabideei helarazi dienez, litekeena da atxilotuta mantentzea datorren astean epailearen aurrera eraman arte. Fiskalak azaldu duenez, kapitainak "baldarki" hurbildu zuen ontzia Giglioko portura. "Gurutze-ontziak uharri baten aurka egin zuen talka eta bertan trabatuta geratu zen. Ezkerretik okertu zen eta bi-hiru minututan ur kopuru handia sartu zen", azaldu du fiskalak. "Schettino arduraduna zen eta bide hura nahita erabaki zuen", azpimarratu du. Erreskate-lanak bere horretan darrai, ontziaren hustea hasi zenean bidaiari anitz itsasora bota zirelako. Hori dela eta, 40 lagun inguru desagertuta daude oraindik ere. Azken orduetan, salbamendu taldeek beste hiru lagun aurkitu dituzte bizirik. Istripuaren nondik norakoak argitzeko "ikerketa zabal eta sakon" bat egingo dutela iragarri du Gurutzaldien Europako Batzordeak. Gainera, Carnival Corporation 'Costa Concordia' gurutze-ontziaren jabea den enpresak azaldu duenez, jazotakoaren arrazoiak ezagutzeko "lan handia" ari dira egiten.