Mundua -

AEB

Gizon batek polizia bat hil eta beste bat zauritu du Kapitolioan autoz erasotzean

Agenteek erasotzailea hil dute eta Kongresua itxita dago.

AEBko Kapitolioa. Argazkia: EFE.
AEBko Kapitolioa
AEBko Kapitolioa. Argazkia: EFE.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidari batek polizia bat hil du eta beste bat larri zauritu, bere autoak Kongresuko segurtasun hesietako baten kontra jo ostean, Yogananda Pittman Kapitolioko Poliziaren bitarteko buruak baieztatu duenez.

Gizonezkoa labana batekin irten da ibilgailutik, eta hil egin dute. Gertaera "badirudi" ez dela ekintza terrorista bat. Segurtasun mehatxua amaitu den arren, ingurua eta inguruko etorbide guztiak itxita daude, segurtasunagatik.

Kongresua atsedenaldian dago, Pazko oporraldia dela eta, eta Ordezkarien Ganberako eta Senatuko kideak ez daude bertan.

AEBko Kapitolioa blindatuta dago urtarrilaren 6ko erasoaz geroztik. Orduan, Donald Trump presidente ohiaren jarraitzaileek Kapitolioari eraso egin zioten eta protestek bost hildako utzi zituzten, nahiz eta duela bi aste segurtasun hesi batzuk partzialki erretiratu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak