Mundua -

Hauteskunde-iruzurra

Ehunka mila errusiar bildu dira Moskun, hauteskundeen emaitzen aurka

"Putin, kanpora!" izan da manifestariek gehien oihukatu duten esaldia. Horrekin batera, "Hauteskunde lubreak!" eta "Lotsa!" ere sarritan entzun dira.

Boltxebikeen aldekoek ere manifestazioetan parte hartu dute. Argazkia: Efe.
Errusian milaka lagun atera dira kaleetara hauteskunde garbiak eskatzeko

00:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka mila pertsonak protesta egin dute Moskun, azken hauteskundeetako emaitzen kontra "Hauteskunde garbi batzuen alde" lelopean.

Protesta oposizioak deitu du, iragan igandeko hauteskundeetan ustez izandako iruzurra salatzeko. Hauteskunde haietan Errusia Batuak lortu zuen gehiengo osos Duma edo Errusiar Parlamentuko Beheko Ganberan.

Vladimir Rizhkov Herriaren Askatasunerako Alderdiaren agintariak manifestazioaren ekitaldi nagusian adierazi duenez, 40.000 pertsona bildu dira Moskuko Bolotnaya enparantzan eta beste 10.000 gehiago izan dira Iraultzaren plazan.

"Putin, kanpora!" izan da manifestariek gehien oihukatu duten esaldia, Vladimir Putin lehen ministro errusiarra eta . Horrekin batera, "Hauteskunde libreak!" eta "Lotsa!" ere sarritan entzun dira.

Protesta ekitaldiak Errusiako hiri handienetan deitu dituzte eta jarraipen handia izan dute ekialde urrutitik mendebaldera, Sochitik San Petersburgera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea