Mundua -

Erresuma Batua

Julian Assange Wikileaksen sortzaileak Auzitegi Gorenera joko du

Suediako agintariek bortxaketa eta sexu-erasoak egin izana egozten diote Assangeri eta bere estradizioa eskatu dute.

Julian Assange Wikileaksen sortzailea, Argazkia: EFE
Julian Assange Wikileaksen sortzailea, Argazkia: EFE
Julian Assange Wikileaksen sortzailea, Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suediako agintariek bortxaketa eta sexu-erasoak egin izana egozten diote Julian Assange Wikileakesen sortzaileari eta bere estradizioa eskatu dute. Orain, Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak Assangek kasua Gorenera eraman dezakeela erabaki du.

Auzitegi Goreneko bi epaileren erabakiaren arabera, Assangeren kasuak "garrantzi publikoa" du eta Gorenak "lehenbailehen" erabakia hartu behar du. Helegitea aurkezteko eskubidea ukatu dioten arren, Gorenari egiteko aukera eskatzea utzi diote, The Press Association agentziak adierazi duenez.

Ustezko hiru sexu-delitu eta bortxaketa bat egozten dizkiote Julian Assangeri, bi emakumek 2010eko abuztuan sexu-erasoa jasan zutela esanez jarritako salaketaren ostean.

Assange Erresuma Batuan bizi da joan den abenduan atxilotu zutenetik eta beti errugabea dela adierazi du. Orain, hamalau eguneko epea du eskakizuna Auzitegi Gorenari aurkezteko. Hortaz, urte amaierara arte behintzat, Erresuma Batuan izango da.

2010ean, Wikileaksek Irakeko gerrari buruzko 391.832 dokumentu sekretu eta Afganistaneko gatazkari buruzko Pentagonoaren beste 77.000 dokumentu argitaratu zituen. Horrez gain, 250.000 agiri diplomatikoren eta Estatu Departamentuaren eta mundu osoko ordezkaritzen arteko mezuen berri eman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea