Mundua -

Astelehen honetan

Montik doitze-plan italiarraren nondik norakoak azalduko ditu

Italiako Ministroen Kontseiluak aurrekontuak doitzeko lehen plana onartu du igande honetan. Orain, lehen ministroak planaren xehetasunak azaldu ditu Parlamentuan.

Mario Monti Italiako lehen ministroa. Argazkia: Efe
Mario Monti Italiako lehen ministroa. Argazkia: Efe
Italiako aurrekontuak doitzeko planak negarra eragin dio Lan-ministroari

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marion Monti Italiako lehen ministroak igande honetan Ministroen Kontseiluak onartutako Italiako aurrekontuak doitzeko planaren nondik norakoak azalduko ditu Parlamentuan astelehen honetan.

24.000 milioi euroko doitze neurriak onartu dira. Plan horretan, besteak beste, erretiroa hartzeko adina atzeratzea, zerbitzu profesionalen liberalizazioa, aberatsenei zergak igotzea eta luxuzko ondasunentzat zerga berriak ezartzea aurreikusten da.

Ministroen Kontseilua aurreratzea erabaki du Montik sindikatuekin bilera gogorra izan ondoren. Azken egunetan talde politiko eta sozialekin bilerak egiten aritu da krisiaren aurkako neurriak azaltzeko eta Parlamentuan babesa eskatzeko.

"Europak ez du zorraren errua"

Mario Montik prentsaurrekoan adierazi duenez, bere Gobernuak "epe laburreko agintaldia" du eta "Italia krisi oso larritik ateratzeko konpromiso sendoa, nazioarteko krisia. Horrez gain ekonomiaren eta Italiako gizartearen ezinegonari aurre egin behar diogu, azken lau belaunaldiek lortutakoa galtzeko zorian baikaude".

"Italiaren zor publiko handia ez da europarren errua, herri honen umeen etorkizuna kontuan izan ez duten italiarrena baizik", gaineratu du gobernuburuak.

Montiren hitzetan, "Italiaren hazkundea bultzatzeko baldintzak sortzea da gure helburua; alde batetik, defizita eta zor publikoa kontrolatu, eta bestetik, ekitateari berezko garrantzia eman".

Europako Erkidegoak Italiako doitzea ospatu du

Olli Rehn Europar Batzordeko presidenteorde ekonomikoak astelehen honetan azaldu duenez, Italiako Gobernuak adostutako doitze-plana "politika ekonomikoan hartutako ikuspuntu berri baten seinale oso beharrezkoa da".

"Justizia soziala bermatzen den heinean, finantza publikoak egonkortzeko eta hazkunde ekonomikoa sustatzeko neurriak dira", azaldu du Rehnek ohar baten bitartez. Hala ere, Europako Erkidegoak plan italiarraren azterketa sakona egingo duela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea