Mundua -

ERRUSIA

Ia 5.000 atxilotu Errusian, Navalni askatzea eskatzeko egindako protestetan

Errusiako 140 hiri baino gehiagotan egin dira Navalniren aldeko martxak. Navalni oposizioko burua duela bi aste atxilotu zuten, Errusian lur hartu eta berehala.

Errusiako Polizia manifestarietako bat atxilotzen. Argazkia: EFE
Errusiako Polizia manifestarietako bat atxilotzen
Errusiako Polizia manifestarietako bat atxilotzen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.938 pertsona atxilotu dituzte Errusian, Alexei Navalni oposizioko burua askatzea eskatzeko igande honetan herrialde osoan egin diren protestetan, OVD erakunde zibilak emandako datuen arabera. Navalni oposizioko burua duela bi aste atxilotu zuten, Errusian lur hartu eta berehala. Abuztuan pozoitu ostean, bost hilabete eman zituen Alemaniako ospitale batean, sendatzen.

Errusiako 140 hiri baino gehiagotan egin dira Navalniren aldeko martxak. 

Mosku hiriburuan atxilotutakoen artean dago Yulia Navalnaya, Alexei Navalniren emaztea. Gerora, aske utzi dute astelehen honetan egingo dioten epaiketaren zain. Duela astebete ere atxilotu zuten, bere senarraren aldeko manifestazio batean parte hartzen ari zela.

Errusiako agintariek manifestarien bilguneak blokeatzeko egin dituzten ahaleginak alferrikakoak izan dira eta dozenaka mila errusiarrek protesta egin dute berriro.

Navalni (44 urte) urtarrilaren 17an atxilotu zuten, Alemaniatik Errusiara itzuli zenean. Bost hilabete egin zituen Alemanian, Vladimir Putin Errusiako presidenteari egotzi dion pozoitzetik sendatzen. Ostegunean, auzitegi batek 30 eguneko behin-behineko espetxealdia ezarri zion, Navalniren abokatuak aurkeztutako helegitea atzera botata.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia bideoak Vladímir Putin bideoak Eguneko albisteak Albisteak