Mundua -

Venezuela

Venezuelako Asanblea Nazionalak premiazko akordio zabal bat sustatu nahi du

Alderdi politiko guztiak prozesuan integratzeko helburua du ekimenak, herrialdeak urte askoan jasan duen krisi estrukturala konpontzeko.

Jorge Rodríguez,Venezuelao Asanblada Nazionaleko presidentea. Argazkia: EFE
Jorge Rodríguez.
Jorge Rodríguez,Venezuelao Asanblada Nazionaleko presidentea. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Asanblea Nazionalak (AN) batzorde berezi bat sortu du premiazko akordio zabal bat erdiesteko, herrialdeak bizi duen krisi ekonomiko, sozial eta politikoa konpontze aldera.

Jorge Rodriguez ANko presidenteak zuzendutako Elkarrizketa, Adiskidetza eta Bakea lortzeko Batzorde Bereziaren helburua da Parlamentuan diren alderdi guztiekin elkarrizketa sortzea, herritarrak adiskidetzeko eta krisi sakonari amaiera emateko.

Hala ere, chavismoak Parlamentuko eserlekuen % 92 kontrolatzen du, azken bi hauteskundeetan oposizioak deitutako abstentzioaren ondorioz.

Jorge Rodriguezek, ordea, adierazi du batzordea pertsona orori entzuteko prest egongo dela eta eztabaidagarriak diren gai guztiak jorratuko dituela.

Asanblea Nazionaleko presidentearen aburuz, batzordeak oposizioko alderdi eta eragile guztiak deituko ditu elkarrizketara, baita chavismoaren aurkako buruzagi historikoak ere.

Halaber, batzordea larrialdi egoeran izango da etengabe, lanari lehenbailehen ekiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hugo Chavez Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Hauteskundeak Juan Guaidó