Mundua -

Gobernuaren aurkezpena

Italiako Gobernuaren buruzagi berri gisa kargua zin egin du Montik

Italia Gobernu berriak 12 ministro izango ditu, denak teknokratak, Montik berak agerraldi batean adierazi duenez.

Mario Monti, Italiako lehen ministro berria. Argazkia: EITB.
Mario Montik ministro lanerako izendatu dituen guztiak adituak dira

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giorgio Napolitano Errepublikako presidentearen aurrean kargua zin egin du gaur Mario Monti Italiako Gobernuaren buruzagi berriak, Silvio Berlusconi lehen ministro ohiak dimisioa aurkeztu eta lau egun geroago.

Mario Monti, Italiako lehen ministroak, Giorgio Napolitano presidenteari bere Gobernu berria aurkeztu dio gaur goizean. Lehen ministroa izateaz gain, Monti Ekonomia arduraduna ere izango da.

Italia Gobernu berriak 12 ministro izango ditu, denak teknokratak, Montik berak agerraldi batean adierazi duenez.

Gioirgio Napolitano presidentearen aurrean, Italiako lehen ministro berria izatea onartu du Montik. Horrez gain, ministroen zerrenda ere aurkeztu dio Napolitanori gaur goizean egin duten bileran.

Hamaika saildun ministro eta sailik gabeko beste bost aurkeztu dizkio Montik Napolitanori. Ekonomia Saila bere gain hartzea ere erabaki du lehen ministro berriak.

Hiru emakumek zuzenduko dituzte Barne, Justizia, Lan eta Berdintasun Sailak.

Arratsaldeko 17:00etan, ministro berriek kargua sinatu eta Ministroen Batzordea osatuko dute. Exekutibo berria Errepublikako presidentearen aurrean aurkeztu ondoren, Italiako Parlamentuak Gobernuaren inbestidura ostegunean bertan bozkatuko du, merkatuak lasaitzen saiatzeko, izan ere, Italiako arrisku sariak gora egiten jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea