Mundua -

Krisi ekonomikoa

Obama: 'Zorraren krisiaren arazoa politikoa da, ez teknikoa'

AEBetako presidenteak Europako herrialdeek "aurrerapausoak eman" dituztela esan du, baina Europar Batasunari "proiektu europarra babestuko" duela argi uzteko eskatu dio.

Barack Obama, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Barack Obama, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Barack Obama, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako zorraren krisia "borondate politikoko arazoa da, ez teknikoa", adierazi du Barack Obama AEBetako presidenteak Julia Gillard Australiako lehen ministroarekin batera eman duen prentsaurrekoan.

Obamaren ustez Europako herrialdeek orain arte "aurrerapausoak egin dituzte", baina Europar Batasunari "Europaren proiektua babesten" duela argi uzteko eskatu dio.

Hori gertatzen ez den artean "arduratuta egongo naiz, gaur, bihar, datozen hilabateetan eta aurrerantzean", azaldu du Obamak, eta merkatuek aztoratuta jarraituko dute.

Europak "plan eta estruktura zehatza" behar dituela gaineratu du "merkatuei beharrezkoa egiteko gai" dela erakusteko.

Krisiari konponbidea bilatzeko nahia dago, baina estruktura politiko korapilatsua du. "Borondate politikoko arazoa da, ez teknikoa", azpimarratu du Obamak.

Italiak eta Greziak Batasun nazionalerako Gobernuak jarri dituzte martxan eta erreformak egingo dituzte, erantsi du Obamak. Bere ustez, orain arte, Europako herrialdeek aurrerapausoak lortu dituzte hainbat alorretan, bankuen kapitalizazioan, esaterako, baina frogarik garrantzitsuena su hesi egonkor bat finkatzea izango dela iritzi dio AEBetako presidenteak, "Europako proiektua, eta euroarena" babesten dituztela bermatzeko eta euroguneko herrialdeek duten zorrari aurre egiteko nahikoa likidez izateko.

Obama Australian da egun eta erdiko bidaia ofizial batean, eta han egin ditu adierazpenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea