Mundua -

Koronabirusa

Frantziak asteazken honetan irekiko du Erresuma Batuko muga

Muga igaro ahal izateko pertsona guztiek kutsatuta ez daudela egiaztatzeko proba egin beharko dute. Erresuma Batuan birusaren aldera berria zabaldu ostean itxi zuen muga Frantziak.

1.500 kamioiari baino gehiago ilaran, Frantzian sartu ezinik. Argazkia: EFE
1.500 kamioiari baino gehiago ilaran, Frantzian sartu ezinik.
1.500 kamioiari baino gehiago ilaran, Frantzian sartu ezinik. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak asteazken honetan berriro irekiko du Erresuma Batuko muga. Joan den igandean itxi zuten, covid-19aren aldaera berri bat Erresuma Batuan zaldu dela baieztatu ostean.

"Hegazkinak, ontziak eta Londres, Paris eta Brusela Euro-tunelaren bidez lotzen dituzten trenak bihar goizean goiz berrabiaraziko dituzte zerbitzuak", iragarri du Baptiste Djebbari Garraio ministroak Twitter bidez.  

Frantzian sartu ahal izateko hango nortasun-agiria izatea edo bertan bizitzea ezinbestekoa izango da.  Halaber, hara joateko "arrazoi legitimo bat" aurkezten dutenei ere utziko zaie sartzen. Grant Shapps Erresuma Batuko Garraio ministroak azken 48 orduetan egindako lana goraipatu du Djebbarik.      

Erabaki honek nazioarteko garraiolariengan eragin zuzena izango du; izan ere, Frantziak muga itxi zuenetik milaka kamioilari errepidean harrapatuta daude Erresuma Batuko Kent konderrian, Mantxako kanala zeharkatzeko zain.

Hori bai, muga igaro ahal izateko bidari guztiek covid-19a ez dutela ziurtatzeko proba egin beharko dute. Erresuma Batuko osasun langileak eta Armada joango dira mugara proba horiek egiteko eta emaitzak sakelako telefonora bidaliko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra Bidaiak Koronabirusa Merkantzia-garraioari buruzko albisteak