Mundua -
AIEAren arabera
Iranek arma nuklearrak egiteko beharrezkoa den ezagutza du dagoeneko
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren txosten baten arabera, Iranek atzerriko zientzialarien laguntza teknikoa jaso du inplosio nuklearrak egiteko gailuak sortzeko.
Erredakzioa
Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak (AIEA)
Kazeta horrek dioenez, atzerriko zientzialarien laguntza teknikoa jaso du Iranek, uranio aberastuaren bitartez inplosio nuklearrak egiteko gailuak sortzen laguntzeko.
Sobietar Batasuna zeneko ingeniari baten eta Iranen arteko lankidetzaren gaineko xehetasunak eskaini ditu txosten horrek. Litekeena da armetan aditua den ingeniari horrek kate-erreakzio nuklear bat sortzeko doitasun handiko detonagailuei buruzko aholkuak eman izana.
Iranek behera utzi zituen, 2003. urtean, arma nuklearrei buruzko ikerketak, nazioarteko presioek bultzatuta. Hala ere, txostenak dioenez, ondoren ikerketa hauei ekin zien berriro.
'The Washington Post' egunkariak Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren txostenak aipatuta argitaratu duenez, arma nuklearrak sortzeko ikerketa sekretuak egin ditu Iranek, ustez baino modu antolatuago eta arrakastatsuagoan.