Mundua -

Palestinaren atxikimendua

UNESCO laguntzeko fondoak ezabatuko dituzte AEBek

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) Palestina onartzea erabaki "oso kaltegarria" dela esan du gaur Susan Rice AEBetako enbaxadoreak.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palestina kide gisa onartu eta gero, UNESCOri orain arte ematen zizkion diru partidak bertan behera utziko dituela iragarri dute gaur Amerikako Estatu Batuek.

Victoria Nuland Estatu Departamentuko bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, "diru-laguntzak emateari utziko diete AEBek, izan ere, Palestinaren onarpenak aspaldiko arau murriztatzaileak jartzen ditu martxan".

Bestalde, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (UNESCO) Palestina onartzea erabaki "oso kaltegarria" dela esan du gaur Susan Rice AEBetako enbaxadoreak.

Twitter sare sozialean

"Palestina UNESCOn sartzeak negoziaketa zuzenak ez ditu ordezkatuko eta, gainera, oso erabaki kaltegarria izan da UNESCOrentzat", adierazi du Ricek Twitter sare sozialean.

AEBek, Kanadak eta Alemaniak ebazpenaren aurka bozkatu dute. Brasilek, Errusiak, Indiak, Hegoafrikak eta Frantziak, ostera, erabakia babestu dute. Bien bitartean, Erresuma Batua abstenitu egin da.

Palestina NBEko kide izatea eragotzi dezakete AEBek, Segurtasun Kontseiluan beto eskubidea dutelako, baina UNESCOn ez dute horretarako mekanismorik. Ondorioz, Palestina "entitate ikuskatzailea" bihurtu da erakundean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea