Mundua -

KRISIA PERUN

Manuel Merinok dimisioa eman du Peruko presidente gisa

Merinok boterea hartu zuenetik herrialdeak bizi duen krisi politikoa konpontzeko bidea ireki du erabakiak. Protesta handiak izan dira eta errepresio bortitza izan da.

Manuel Merino. Argazkia: EFE
Manuel Merino. Argazkia: EFE
Manuel Merino. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Merino Peruko presidenteak dimisioa eman du igande honetan, eta "bakea eta batasuna" eskatu ditu,  duela astebete boterea hartu zuenetik herrialdeak bizi duen krisi politiko larri eta sakonari irtenbidea emateko bidean.

Telebistan herritarrei zuzendutako mezuan eman du dimisioa Merinok, Kongresuak agintariari uko egiteko eskatu eta minutu gutxira. Krisiari irtenbide konstituzional bat aurkitu eta presidente kargurako ondorengoa aurkitzeko ezohiko osoko bilkura deitu du Kongresuak.

Bere hitzaldian, dozena bat ministrok baino gehiagok dimisioa aurkeztu dutela aipatu du Merinok, baina euren karguetan jarraituko dutela esan du, "instituzioen jarraipena bermatzeko".

"Badakit perutar asko klase politikoaren gorabeherez nazkatuta daudela", adierazi du, baina batasunerako deia egin du: "Bake eta batasun garaia da".

Era berean, doluminak eman dizkie protestetan hildako eta zauritutakoen senideei. "Dolua dago Peru osoan (...). Dagokien instantziek sakojn ikertu behar dituzte gertatutakoak, erantzukizun guztiak argitzeko", gaineratu du.

Dimisioaren iragarpena algaraz eta txalo zaparradaz hartu dute kalean, milaka herritarrek protestekin jarraitzen baitzuten Merino Gobernuaren Jauregitik irtetea eskatzeko. Gobernuburu berria ez duela herriak aukeratu salatzeko, klase politikoaren aldaketa eskatzeko eta ustelkeria gaitzestek atera dira kalera Peruko herritarrak.

Hain zuzen ere, istilu larriak izan dira bart Liman, protesten ostean. Errepresio basatiak bi hildako, 107 zauritu (horietako 63 ospitalean) eta 42 desagertu utzi ditu, giza eskubideen erakundeek eta ospitaleetako iturriek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Peru