Mundua -
Libia
Basamortuan ehortzi dute Gadafi, ezkutuko gune batean
Gadafiren eta bere semea Mutassinen gorpuak Misratako hotz-ganbera batean zeuden ikusgai.
Erredakzioa
Muamar Gadafiren gorpua gaur, asteartea, goizaldean ehortzi dute basamortuko ezkutuko gune batean, Al Yazirak aipatutako iturri ofizialen arabera.
Libiako agintari berriek Gadafiren eta bere semea Mutassinen gorpuen erakustaldi publikoari amaiera jarri zioten, atzo, astelehena. Bi gorpuak Misratako hotz-ganbera batean zeuden ikusgai, eta deskonposizio puntuan zeuden jada.
Gadafiren eta bere semearen gorpuaren deskonposizio egoera ikusita gaur hilobiratuko dituztela azaldu du Transizio Kontseiluko kideak. Ehorzketa basamortuko toki batean egingo dute, baina gunea ezkutuan, hau da, isilpean mantenduko dutela adierazi du.
Muamar Gadafiren gorpua gaur, asteartea, goizaldean ehortzi dute basamortuko ezkutuko gune batean, Al Yazirak aipatutako iturri ofizialen arabera.Libiako agintari berriek Gadafiren eta bere semea Mutassinen gorpuen erakustaldi publikoari amaiera jarri zioten, atzo, astelehena. Bi gorpuak Misratako hotz-ganbera batean zeuden ikusgai, eta deskonposizio puntuan zeuden jada.Gadafiren eta bere semearen gorpuaren deskonposizio egoera ikusita gaur hilobiratuko dituztela azaldu du Transizio Kontseiluko kideak. Ehorzketa basamortuko toki batean egingo dute, baina gunea ezkutuan, hau da, isilpean mantenduko dutela adierazi du.