Mundua -

ARRAZISMOA

Protestek kaleak hartu dituzte Filadelfian Poliziak beste gizon beltz bat hil ondoren

Ehunka manifestarik hartu dituzte Filadelfiako kaleak bigarren egunez jarraian. Mobilizazioetan, dozenaka pertsona atxilotu dituzte eta 30 bat agente zauritu dira.

Filadefiako mobilizazioa. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Filadelfiako mobilizazioa.
Filadefiako mobilizazioa. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka manifestarik hartu dituzte Filadelfiako kaleak, bigarren egunez jarraian, justizia eskatzeko Poliziak gizon beltz bat tiroz hil ostean. Poliziak Walter Wallace 27 urteko gazte beltza hil zuen astelehenean, urriaren 26an; senideen esanetan, buruko arazoak zituen.

Poliziaren arabera, gazteak labana bat erakutsi ostean tirokatu zuten, baina gertaera ikertzen ari dira oraindik.

Wallace nola hil zuten erakusten duten irudiak sareetan zabaldu ziren, sakelako telefono batekin grabatu baitzituzten. Horren heriotzak Filadelfiako biztanleak hunkitu ditu, eta azken hilabeteetan antzeko beste kasu batzuk gertatu direnean bezala (George Floyd, Jacob Blake, Dijon Kizzee eta Breonna Taylor, besteak beste) protesta handiak antolatu dituzte Ameriketako Estatu Batuetako Poliziaren gehiegikeriaren aurka, bereziki, biztanleria beltzaren aurka.

Manifestarien eta poliziaren arteko liskarrak izan dira mobilizazioetan, eta dozenaka manifestari atxilotu dituzte eta 30 bat agente zauritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak