Mundua -

Gobernuaren aurkako protestak

Errepresioak 3.000 hildako eragin ditu Sirian, NBEaren arabera

Iragan abuztuan, Nazio Batuen Elkarteko Segurtasun Kontseiluak Siria Nazioarteko Zigor Gortera eramateko gomendioa jaso zuen "Gizateriaren kontrako krimenengaitik".

Azken hamar egunetan gutxienez 100 pertsona hil dira. Argazkia: EITB
Azken hamar egunetan gutxienez 100 pertsona hil dira. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxotik hona Siriako militarren errepresioak 3.000 pertsona baino gehiago hil ditu, tartean 187 haur, Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi-Komisarioak jakitera emandakoaren arabera.

Ostiral honetan Genevan zabaldutako komunikatuanm Navi Pillay Giza Eskubideetarako NBEko Goi-Komisarioak Siriako sarraskia geldiarazteko premiazko neurriak eskatu zizkion nazioarteari.

Bere informazioen arabera, azken hamar egunetan gutxienez 100 pertsona hil dira eta milaka protestari eta disidente atxilotu, torturatu eta desagertarazi dituzte.

Goi-Kominisarioa kezkatuta agertu da sarraski honek borroka armatua ekarri lezakeelako, Armadako hainbat kide herritarren kontra tiro egitera ukatu eta manifestarien aldera pasatzen ari diren neurrian.

Iragan abuztuan, Nazio Batuen Elkarteko Segurtasun Kontseiluari Siria Nazioarteko Zigor Gortera eramateko gomendioa ein zion Pillayk "Gizateriaren kontrako krimenengaitik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea