Mundua -
ERRUSIA
Sendagiria eman diote Alexei Navalni Errusiako oposizioko buruari
Politiko errusiarra artatu duten medikuek guztiz errekuperatuko dela uste dute, nerbio agente kimiko batekin pozoitua izan ostean. Kremlinen esanetan, "nahi duenean" itzul daiteke Errusiara.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Alexei Navalni Errusiako oposizioaren buruzagiak aste honetan jaso du sendagiria, nerbio agente kimiko batekin pozoitua izan eta 32 egun Berlingo ospitale batean igaro ondoren. Navalnik errehabilitazioa egin beharko du, baina guztiz errekuperatuko dela uste dute artatu duten mediku alemaniarrek.
Errusian hegazkin batean zihoanean pozoitu omen zuten Navalni. Hasieran Omskeko ospitale batean artatu zuten, baina ondoren Berlingo erietxe batera eraman zuten, familiak hala eskatuta.
Berlingo erietxeko medikuen arabera, Novichok izeneko nerbio agente kimikoarekin pozoitu zuten. Gerora, Suediako eta Frantziako bi laborategik ere gauza bera ondorioztatu zuten.
Bestalde, Errusiak ukatu egin du pozoitzearekin zerikusirik izatea eta Navalni Errusiara "nahi duenean" itzul daitekeela ziurtatu du.