Mundua -

Nazioarteko analisia

Berlusconiren aurkako aldarria

Enpresariak eta gotzaiak orain arte Berlusconiren babesle nagusienak izan direnak, orain bizkarra ematen diote. Hala ere, Berlusconi inoiz baino oldakorrago ageri da eta ez dela joango ziurtatzen du.

Jesús Torquemada, Radio Euskadiko nazioarteko analista. Argazkia: EITB
Jesús Torquemada, Radio Euskadiko nazioarteko analista. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italian hazten ari da Berlusconiren kontrako aldarria. Alde egiteko eskatzen ari zaizkienekin bat egin dute orain, enpresa munduko eta Elizako ordezkari garrantzitsuek.

Emma Marcegaglia, Confindustria Italiako enpresarien talde nagusieneko buruak esan du, Italia barregarri geratzen ari dela mundu osoan, Berlusconiren erruagatik eta horrek eragina duela Italiako lehiakortasunean.

Apezkiku batzarreko presidenteak, Angelo Bagnasco kardinalak esan du, Berlusconiren jarrerak moraltasunik eza erakusten duela, eta baietz, guzti horrek eragin zuzena duela Italiak nazioartean duen irudian. Beraz, enpresariak eta gotzaiak orain arte Berlusconiren babesle nagusienak izan diren arren, orain bizkarra ematen diote.

Bestalde, kalean ugaritzen ari dira “mozalaren legea” izenez ezagutzen denaren kontrako manifestazioak. Lege horren asmoa, zailtasunak jartzea da komunikabideei, Italiako lehen ministroari eragiten dioten eskandaluak ikertzeko. Sexu-orgiez gain, ezin da ahaztu Berlusconi prozesatuta dagoela ekonomia eta politika gaiekin zerikusia duten ustelkeria auziengatik.

Hala ere, Berlusconi inoiz baino oldakorrago ageri da eta ez dela joango ziurtatzen du. Oposizioak joatea nahi badu, zentsura mozio bat aurkezteko esaten dio. Baina Berlusconik badaki Liga Nortek ez duela erortzen utziko eta parlamentuan boterean jarraitu ahal izateko beharrezko duen gehiengoa duela, oso justua izan arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea