Mundua -

Covid-19

Berlusconi koronabirusarekin dago ospitalean, egoera "zailean"

Hala ere, medikuak esan du agintari ohi italiarrak modu "onean" erantzuten diola tratamenduari, baina "horrek ez du esan nahi dena eginda dagoenik, egoera ahuleneko taldean baitago".

Berlusconi, en una imagen de archivo. Foto: Efe
Berlusconi, en una imagen de archivo. Foto: Efe
Berlusconi, en una imagen de archivo. Foto: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia koronabirusarekin ingresatu zuten aurreko ostiralean, Milanen, eta espero den osasun egoeran dagoen arren, une "zailean" dago birikietako infekzioagatik, Alberto Zangrillo bere mediku pertsonalak jakinarazi duenez.

Zangrillok ospitaleko atarian zeuden kazetariei adierazi dienez, agintari ohia "lasai" dago, baina bizi duen unea "zaila" da, birikietako infekzioak "terapia egokia eta denbora" behar dituelako.

Hala eta guztiz ere, Zangrillok azpimarratu du "bikain" ari dela erantzuten tratamenduari, baina "horrek ez du esan nahi dena eginda dagoenik, egoera ahuleneko taldean baitago".

Medikuak "baikortasun zuhurra" azaldu du, eta argitu du gaur ez duela informazio gehiago emango lehen ministro ohiaren egoeraren inguruan.

Berlusconi irailaren 2an eman zuen positibo, Frantzian Marina alaba bisitatzetik itzuli zenean.

Aurretik beste proba bat egin zioten, baina negatibo eman zuen, positibo eman zuen Flavio Briatore lagunarekin egon ostean.

Berlusconik 83 urte ditu eta bihotzeko arazoak izan ditu. Bere bi seme-alabak eta emazteak ere positibo eman dute COVID-19an.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Koronabirusa