Mundua -

Errusia

Alemaniako medikuek esan dute Navalni pozoitu egin zutela

Errusiako oposizioko liderra Berlinen dago ospitaleratuta, egoera larrian. Errusian artatu zuten medikuek, aldiz, "nahasmendu metabolikoa" pairatu zuela adierazi zuten.

Larunbatean eraman zuten Navalni Alemaniara. Argazkia: EFE.
Larunbatean eraman zuten Navalni Alemaniara
Larunbatean eraman zuten Navalni Alemaniara. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berlingo Charite ospitaleko medikuek ziurtatu dutenez, Alexei Navalni Errusiako oposizioko buruari egindako analisiek aditzera eman dute hori pozoitu egin zutela; Omsken (Errusia) artatu zuten medikuen tesia, aldiz, ez zen hori. Alemaniako ospitaleak ohar batean zehaztu duenez, Navalni "larri" dago, baina bere bizitza ez dago "arrisku larrian".

Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren bozeramaile Steffen Seibertek, astelehen honetan bertan, esana zuen Gobernuak "nahiko posibletzat" jotzen zuela pozoiduraren hipotesia. Navalniren senideek hori iradoki zuten, oposizioko liderraren osasunak bat-batean okerrera eginda.

Navalni ostegunean hasi zen ondoezik egoten, Moskura Siberiatik hegazkinez zihoala. Hegazkinak premiazko lurreratzea egin behar izan zuen, Omsken, eta bertan geratu zen ospitaleratuta, koman, Zainketa Intentsiboetako Unitatean, arnasketa lagundua zuela.

Horren ostean, Kira Yarmish bozeramaileak adierazi zuen pozoitu zutela, aireportuan, hegazkina hartu aurretik, tean sartutako substantziaren bat erabiliz. Hala ere, Errusiako medikuen ondorioa izan zen Navalnik "nahasmendu metabolikoa" jasan zuela, odoleko azukre-mailak oso behera egin zuelako.

Azkenean, oposizioko burua Berlinera eraman zuten, larunbatean, Cinema for Peace Gobernuz Kanpoko Erakundeak pleitatutako mediku-hegazkin batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Errusia Vladímir Putin argazkiak Alemania argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea