Mundua -

ISRAEL

Israelek Gaza bonbardatu du berriro globo su-eragile eta suziriekin eraso egin ostean

Israelek erregai bidalketa eten eta Gazako Zerrendarekin muga egiten duten pasabideak itxi zituen joan den astean, erasoei erantzunez.

Israel. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Israel. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Israelek Gaza bonbardatu du, suzko globoekin eta suziriekin egindako erasoen ondoren

0:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek beste gau batez Hamasen posizioak bonbardatu ditu Gazako Zerrendan, aurretik Israelgo lurraldean jaurtitako globo su-eragileen eta suzirien jaurtiketaren erantzun modura.

“Egunean zehar suziri lehergarriak jaurti dira Gazatik Israel aldera”, azaldu du Armadak Twitter bidez. “Erantzun modura, gure kideek Hamasek Gazan tunelak eraikitzeko zuen azpiegitura bati eraso egin behar izan dute”, jakinarazi eta zin egin dute Armadak “behar den guztia egiten jarraituko duela Israelgo zibilak kaltetzeko edozein ahaleginen aurka”.

Jerusalem Post egunkariaren arabera, Israelgo abiazioak Hamasek erabiltzen zuen hormigoi lantegi bati eraso egin dio, lurrazpiko tunelak eraikitzeko erabiltzen zuela eta. Hedabide horren arabera, globo su-eragileez gain, ostegunean Gazatik Israel aldera jaurtitako hiru suziri ere atzeman ziren.

Palestinarrek Gazatik mugaz haratagoko erasoak indartu dituzte hilabete honetan, nekazal eremuak erre dituzten globo-su eragileen jaurtiketa barne.

Israelek erregai bidalketa bertan behera utzi zuen pasa den astean erasoen erantzun modura. Ondorioz, lurraldeko zentral elektriko bakarrak itxi egin behar izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gazako albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel Palestina albisteak Ekialde Hurbila Hamas