Mundua -

Bielorrusiako manifestazioak

EBk Bielorrusiako manifestariak babestu eta zigorrak iragarri ditu

Ursula von der Leyenek adierazi du: "Bielorrusiako herriak jakin behar du EB bere alde dagoela, eta giza eskubideen urraketen eta indarkeriaren erantzuleak zigortuko ditu".

Istiluen aurkako poliziak Bielorrusiako parlamentura bidean. Argazkia: EFE.
Istiluen aurkako poliziak Bielorrusiako parlamentura bidean.
Istiluen aurkako poliziak Bielorrusiako parlamentura bidean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako kontseiluko presidenteak, Ursula von der Leyenek, eta Europar Batasuneko Kanpo Politiketako buruak, Josep Borrellek, Bielorrusiako hauteskundeak eta gero protestan ari diren manifestariei babesa erakutsi diete eta indarkeriaren erabileragatik zigorrak aurreikusi dituzte.

"Bielorrusiako herriak jakin behar du EB bere alde dagoela, eta giza eskubideen urraketen eta indarkeriaren erantzuleak zigortuko dituztela", esan du von der Leyenek Twitterren.

Europako Kontseiluko presidenteak, Charles Michelek, asteazkenean bideokonferentzia bidez egingo duen goi-bileran "eztabaida estrategikoa" izatea espero du presidenteak, Bielorrusiako egoerari aurre egiteko.

Bestalde, Borrellek ohar batean adierazi duenez, manifestarien kopuruak "argi eta garbi erakusten du bielorrusiar biztanleek aldaketa nahi dutela, eta orain nahi dutela", eta "EBk babestu egiten ditu".

Josep Borrelek gogorarazi du, joan den igandean, "Bielorrusiako historia modernoko manifestaziorik handiena" egin zela, "Askatasunaren martxa" deiturikoan parte hartzeko kaleak hartu zituzten "ehunka mila bielorrusiarrek".

EBko diplomaziako buruak adierazi duenez, "Atxilotze lekuetan baldintza eta tratu txarrei buruzko txosten gehiago eginda", EBk espero du ustezko gehiegikeria guztien inguruko ikerketa zehatz eta gardena egitea, arduradunek ondorioak jasan ditzaten.

Gainera, joan den ostiralean, EBko Atzerri ministroek bideokonferentzia batean erabaki zuten bezala, zerrenda berri bat osatzeko lanean ariko direla gogorarazi zuen, "indarkeriaren erantzuleak eta hauteskundeen emaitzak faltsutzea zigortzeko, baita manifestari baketsuen errepresioari aurre egiteko ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europa Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak