Mundua -
Berlusconiren epaiketa
'Mills kasuaren' epaiketaren bistara joan da Berlusconi
Epaiketa bateko ustezko ustelkeria egotzita joan da Berlusconi Milango Auzitegira. Mills kasuagatik ikusi genuen baita ere Berlusconi azken aldiz Auzitegian.
Erredakzioa
Italiako Gobernuko presidentea, Silvio Berlusconi, Milango Auzitegira joan da berriro, ustezko ustelkeria delitu batzuk argitzeko epaiketa batean parte hartzera. Berlusconi 11.00tan sartu da Auzitegira, presidenteak Nazio Batuen batzarrean parte hartuko ez zuela eta, Milanera joango zela abokatuek ziurtatu zuten bezala.
"Ni ongi nago, baino zuek aurpegi txarra duzue" esan die Berlusconik kanpoan zeuden kazterariei.
Azkenaldian, Berlusconi inputatuta dagoen epaiketeten sei bistetara joan da: joan den martxoaren 28an eta maiatzaren 2an, Mediatrade prozesuko bistetara (bidegabeko jabetzea eta iruzur fiskala egotzita); apirilaren 11n, Mediaset epaira (ustezko iruzur fiskalagatik), eta ekainaren 18an eta maiatzaren 9 eta 16an Mills kasura.
Azken kasu honetan, ustez, Berlusconik 600.000 dolar ordaindu zizkion bere abokatu ohiari, David Millsi, honek 90eko hamarkada bukaerako bi epaiketetan. Ordutik, Berlusconik ez duela Mills ezagutu izana gogoratzen adierazi du behin eta berriro, Finivest taldeak (bere jabetza duen taldeak) atzerrian dituen abokatu askotariko bat zela argudiatuz. Gainera, 600.000 dolar horiek Britania Handiko ogasuna ekiditeko armadore italiar batek abokatuari ordaindu zion diru beltza izan zirela esan du. Mills jada, bi epaiketa horietan Berlusconiren alde egiteko gezurra esateagatik kondenatuta izan zen lehen eta bigarren bistetan, nahiz eta italiako Gorenak 2010eko otsailaren 25an delituaren preskripzioa erabaki zuen.
Berlusconiri egozten zaizkion delituak ere datorren urteko otsailean preskribituko dira.
Bestalde, Napoliko fiskalek Berlusconiri eman zioten lau eguneko epea atzo bukatu zen, bere etxeetan neskekin egin zituen festetan ustez izan zuen xantaiagatik "mindutako parte" bezala deklaratu dezan.
Berlusconi ez dela aurkeztuko esan dute bere abokatuek, eta presidenteak gaineratu du, galdeketa hau "tranpa bat" besterik ez dela. Orain, Napoliko fiskaltzak "nahitaezko laguntza" exijitu diezaioke, lekuko guztiekin egiten den bezala. Hala ere, Berlusconiren kasuan beharrezkoa da Parlamentuaren baimena horretarako.