Mundua -
Elkarrizketa, telebistan
Strauss-Kahn: 'New Yorkeko hotelekoa hutsegite morala izan zen'
Gertaera hartan "erasorik" egon ez zela esan du politiko sozialistak Frantziako telebistan. DSKren arabera, "baliteke" guztia bere kontrako konplot baten ondorioa izatea.
Erredakzioa
New Yorkeko Sofitel hotelean maiatzaren 14an gertatutakoa "hutsegite morala" izan zela adierazi du Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) presidente ohiak. DSKren hitzetan, ez zuen hoteleko zerbitzaren kontra indarkeriarik erabili.
Frantziako telebistan egindako elkarrizketan, gertaera hartan emakumeari ez ziola eraso egin ziurtatu du. Orduan gertatutakoak NDFko presidente kargutik dimisioa aurkeztera behartu zuen.
DSKren arabera, "historia guzti hau gezurra da" eta AEBetan bere kontrako karguak erretiratu egin dituztela nabarmendu du, bere auziarekin jarraitzeko arrazorik zein frogarik ez dagoelako.
Oraindik abian dagoen prozesu zibilari dagokionez, Strauss-Kahnek iragarri egin du ez duela negoziatzeko inolako asmorik. Prozesu horirek irekita jarraitzen du Naffissatou Diallo Sofitel hoteleko zerbitzariaren abokatuek bultzatuta.
Ez du "konplota" baztertu
Iragan maiatzean New Yorkeko airportuan atxilotu zutenetik lehen aldiz hitz egin du Strauss-Kahnek kameren aurrean. Bertan gertatutako guztia "tranpa" bat izatea "posiblea" dela esan du, eta "konplot" baten aukera aipatu diotenean, "hori ikusteke dago" izan da bere erantzuna.
Frantziarrak azpimarratu egin du berriro Sofitel hotelean gertatutakoa "ahulezia" baten isla izan zela. Emakumezkoekin izandako harremanen inguruan ere zenbait galdera egin dizkiote, Frantzian beste emakume batek eraso sexuala egitea leporatzen baitio.
"Ez dut inoiz botereak baldintzatutako harremanik eduki", ziurtatu du DSK-k, eta jarraian "emakumezkoei errespetua" agertu nahi izan die.
"Azken lau hilabeteetan nire ingurueki egindako mina ikusi dut eta hausnartzen aritu naiz; aurreko ahulezia hori alde batera utzi dut, betiko", adierazi du emakumezkoekin dituen harremanetaz galdetu diotenean.
2012an ez da hautagai izango
Etorkizun politikoari dagokionez, Baieztatu egin du Frantziako 2012ko Presidentetzarako hauteskundeetan "hautagai izan nahi" zuela, baina "argi eta garbi" gaineratu du ez aukera hori erabat baztertu duela.
Strauss-Kahn telebistan elkarrizketatzen ari ziren bitartean, 50 emakumezko inguru NDFko zuzendari oiharen kontrako protesta egin dute, "homo erectus erectus" eta emazteari DSK "zikiratzeko" eskatzen zizkioten pankartak zeramatzatela.