Mundua -
Egiptoko Israelgo enbaxada
Hiru hildako eta mila zauritutik gora Egiptoko istiluetan
Israeleko enbaxadako erasoren ondorioz alerta egoera ezarri dute Egipton. Hainbat manifestari enbaxada inguruan daude. Egiptoko enbaxadore israeldarra hegazkin batean atera dute herrialdetik.
Erredakzioa
Kairoko enbaxada israeldarraren aurkako erasoak direla eta, Barne Ministerioak alerta egoera jarri du, bart manifestariek eraso egin ostean. Segurtasun zerbitzuetako iturri batek, Menari, bertako albiste agentziari esan dioenez, Barne ministroak, Mansur Esauik egoera kontrolatzeko deitu du alerta egoera, izan ere jada hiru pertsona hil dira eta milatik gora zauritu dira milaka manifestariren eta poliziaren aurkako liskarretan.
Protesta hauek joan den abuztuan eraso israeldar batek, Egiptoko bostsoldadu hil ostean hasi ziren, eta bi herrialdeen arteko krisidikplomatiko bat eragin zuen. Israeleko gobernuak ez du barkamenofizialik eskatu oraindik, eta kaleetan ehunka manifestarik Tel Avivekinharreman diplomatikoak bertan behera uzteko eskatzen dute.
Istiluen ondorioz, Essam Sharaf Egiptoko lehen ministroak dimisioa aurkeztu du baina Armadaren Kontseilu Gorenak atzera bota dio erabakia, Al Arabiya telebista katearen arabera.
Tentsioak, hala ere, ez du behera egin eta hainbat manifestari Israeleko Enbaxadara abiatu dira berriro azken orduetan. Momentuz, ez dago istilu gehiagoren berri.
Netanyahu: "Gertaera larria"
Benjamin Netanyahu Israeleko lehen ministroak gertatutakoa "jazoera larria" dela adierazi du. Bere hitzetan, ondorioak ez dira larriagoak izan Barack Obama AEBetako presidentearen eta Inteligentzia zerbitzuen esku-hartzeagaitik.
"Hondamendia saihestu dugu eta oso gustura nago. Obama presidenteari emandako laguntza eta Inteligentzia zerbitzuetako langileei erreskatean egindako lana eskertu nahi diet", adierazi du Netanyahuk Yedioth Aharonoth egunkarian.
Israelera iritsi da jada Egiptoko enbaxadore israeldarra
Kairoko enbaxada bart ehunka manifesatarik erasotu ostean, Egiptoko enbaxadore israeldarra, senitartekoak eta hainbat diplomatiko herrialdetik atera dituen hegazkina gaur goizean iritsi da Israelera, iturri ofizialek jakinarazi dutenez. Yitzhak Levanon enbaxadorea buru zutela atera da zortzi laguneko taldea Israelgo Aireko Indar Militarraren hegazkinean. Gainera, Kairoko enbaxadan harrapatuta zeuden beste sei lagun beste hegazkin batean iritsi dira beranduago, erakinetik egiptoar talde berezi batek atera ostean.
“Kairoko enbaxada israeldarrean setiatuta zeuden sei lagun onik iritsi dira Israelera” dio Israeleko Lehen Ministroaren, Benjamin Netanyahuren bulegoak komunikabideei bidalitako oharrak azken sei lagun hauen egoera aipatuz.