Mundua -

Gerra, Libian

NATOk eta matxinoek Gadafi setiatzen jarraitzen dute Libian

Azken orduetan, erregimenaren zenbait jomuga bonbardatu dituzte, hogei baino gehiago lider libiarraren jaioterrian; Trantsizio Nazio-Kontseiluaren ustez, Gadafi "mehatxua" da oraindik.

Matxino bat, Gadafiren semeetako baten etxean. Argazkia: EFE
Matxino bat, Gadafiren semeetako baten etxean. Argazkia: EFE
Sirte, Gadafiren jaioterria, matxinoen hurrengo jomuga

01:02

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOk eta matxinoek Muamar Gadafi setiatzen jarraitu dute Libian, erregimenaren aurkako erreboltariek Tripoli okupatu zutenetik astebete igaro denean. Koronela, dena den, ez da oraindik agertu. NATOk jakinarazi duenez, azken orduetan Gadafiren erregimenaren 40 jomuga baino gehiago bonbardatu dituzte, erdia baino gehiago Sirten, lider libiarraren jaioterrian. Trantsizio Nazio-Kontseiluak, matxinoen gobernu organoak, Gadafi oraindik "mehatxua" dela esan dute, bai Libiarako baita mundu osorako ere.

Mustafa Abdel Jalil Kontseiluaren presidenteak NATOri eta bere aliatuei eskatu die libiarrak "tirano horren aurrean" babesten jarraitzeko. Kontseiluak koronela aurkitzen eta bere jaioterria okupatzen ahalegintzen jarraitzen du, baina larunbatean onartu zuen ez duela Gadafiren egonlekuaren inguruko informazio argirik. Matxinoek 895.000 euroko saria eta amnistia eskaintzen dizkio Gadafi harrapatzen edo hiltzen dionari.

Samuel Locklearrek, NATOren komandante batek, Gadafiren aldekoen erresistentzia gero eta ahulago dagoela eta erregimenak ezin duela operazio erabakigarririk egin zehaztu du. Nolanahi ere, Kontseiluak eskatu die erreboltariei mendekurik ez hartzeko koronelaren aldeko borrokalariekin; azken egunotan, zenbait kazetarik esan dute hilotz batzuk aurkitu dituztela Libian, eskuak bizkarrean loturik zituzten hilotzak, eta, antza, gorpuak Gadafiren aldeko soldaduenak ziren.

NATOk eta matxinoek Muamar Gadafi setiatzen jarraitu dute Libian, erregimenaren aurkako erreboltariek Tripoli okupatu zutenetik astebete igaro denean. Koronela, dena den, ez da oraindik agertu. NATOk jakinarazi duenez, azken orduetan Gadafiren erregimenaren 40 jomuga baino gehiago bonbardatu dituzte, erdia baino gehiago Sirten, lider libiarraren jaioterrian. Trantsizio Nazio-Kontseiluak, matxinoen gobernu organoak, Gadafi oraindik "mehatxua" dela esan dute, bai Libiarako baita mundu osorako ere.Mustafa Abdel Jalil Kontseiluaren presidenteak NATOri eta bere aliatuei eskatu die libiarrak "tirano horren aurrean" babesten jarraitzeko. Kontseiluak koronela aurkitzen eta bere jaioterria okupatzen ahalegintzen jarraitzen du, baina larunbatean onartu zuen ez duela Gadafiren egonlekuaren inguruko informazio argirik. Matxinoek 895.000 euroko saria eta amnistia eskaintzen dizkio Gadafi harrapatzen edo hiltzen dionari.Samuel Locklearrek, NATOren komandante batek, Gadafiren aldekoen erresistentzia gero eta ahulago dagoela eta erregimenak ezin duela operazio erabakigarririk egin zehaztu du. Nolanahi ere, Kontseiluak eskatu die erreboltariei mendekurik ez hartzeko koronelaren aldeko borrokalariekin; azken egunotan, zenbait kazetarik esan dute hilotz batzuk aurkitu dituztela Libian, eskuak bizkarrean loturik zituzten hilotzak, eta, antza, gorpuak Gadafiren aldeko soldaduenak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Gaurko albiste garrantzitsuak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Libia gaur