Mundua -
Gerra Libian
Trantsizio Kontseiluak Gadafirekin negoziatzea baztertu du
Bestalde, Tripolin, Libiako hiriburuan, "inoiz ez bezalako" izurritea jasan lezakeela iragarri du UNICEFek, herritarrek ezin dutelako edateko urik lortu.
Erredakzioa
Libiako Trantsizio Kontseilu Nazionalak Muamar el Gadafirekin "inolako negoziaziorik egiteko aukerarik ez dagoela" ziurtarazi du. Gadafi egonleku ezezagunean dago duela astebete matxinoek Tripoli hartu zutenetik.
"Bere burua gure esku uztea da bere aukerabakarra, bidezko eta legezko tratua emango diogu", esan dio Efe albiste agentziari Ahmed Darrat Trantsizio Kontseiluko bitarteko Barne ministroak.
Boteretik kendutako agintari libiarra non dagoen ez dago batere argi, eta horren inguruan hainbat zurrumurru sortu dira.
Bestalde, matxinoak Sirtera hurbiltzen ari dira, Gadafiren aldekoen azken gotorleku handia. Sirte Tripolitik 450 kilometro ekialdera dago. Gadafiren aldekoek amore emateko irtenbide bat negoziatzen saiatzen ari dira, borroka gehiago saihesteko.
"Aurrekaririk gabeko" izurritea, ur faltagaitik
Herritarrek Tripolin edateko ura lortzeko ezintasunak "aurrekaririk gabeko" izurritea sor lezakeela iragarri du UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak.
Gainera, UNICEFen arabera, asteartean 90.000 ur-botila iritsiko dira 5 milioi litro ur eramateko ekimenaren barruan. Gainontzeko ura kamioietan edo itsasontzietan iritsiko da eta hurrengo egunetarako espero dute.
Libiako Trantsizio Kontseilu Nazionalak Muamar el Gadafirekin "inolako negoziaziorik egiteko aukerarik ez dagoela" ziurtarazi du. Gadafi egonleku ezezagunean dago duela astebete matxinoek Tripoli hartu zutenetik. "Bere burua gure esku uztea da bere aukerabakarra, bidezko eta legezko tratua emango diogu", esan dio Efe albiste agentziari Ahmed Darrat Trantsizio Kontseiluko bitarteko Barne ministroak.Boteretik kendutako agintari libiarra non dagoen ez dago batere argi, eta horren inguruan hainbat zurrumurru sortu dira. Bestalde, matxinoak Sirtera hurbiltzen ari dira, Gadafiren aldekoen azken gotorleku handia. Sirte Tripolitik 450 kilometro ekialdera dago. Gadafiren aldekoek amore emateko irtenbide bat negoziatzen saiatzen ari dira, borroka gehiago saihesteko. "Aurrekaririk gabeko" izurritea, ur faltagaitikHerritarrek Tripolin edateko ura lortzeko ezintasunak "aurrekaririk gabeko" izurritea sor lezakeela iragarri du UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak.Gainera, UNICEFen arabera, asteartean 90.000 ur-botila iritsiko dira 5 milioi litro ur eramateko ekimenaren barruan. Gainontzeko ura kamioietan edo itsasontzietan iritsiko da eta hurrengo egunetarako espero dute.