Mundua -

Istiluak Erresuma Batuan

Protestariek Blackberrya nahiago dute, Facebook eta Twitter baztertuz

Aplikazio horren bidez bidalitako mezuak kodifikatuta daude eta Poliziari zailagoa egiten zaio indarkeria bultzatzen duten testuen egilearen arrastoa jarraitzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Blackberrya Erresuma Batuko protestarien hedabide kutuna bihurtu da. Facebookek eta Twitterrek ezin izan dute Blackberryak dituen abantailekin lehiatu.

Duggan Marcos Tottenhamen hil zela eta haren omenez deitutako lehen elkarretaratzea Facebooken bitartez zabaldu zuten eta ondoren Twitter erabili zuten gainontzeko elkarretaratze eta mugimenduak zabaltzeko, baina Poliziak mezuak azkar atzeman zituen eta deialdi batzuk bertan behera utzi behar izan zituzten.

Orduan, gazteek protestak zabaltzeko bide seguruagoa aurkitu zuten: Blackberryaren mezu-zerbitzua.

Blackberry Messenger (BBM) izeneko programa da bereziki erabiltzen ari direna. Erresuma Batuko gazteen % 37k dauka programa. Horren bidez, mezuak doan bidali ditzakete eta informazioa oso azkar zabaltzeko aukera ematen du, sare sozialen antzeko erabilerarekin.

Kodifikatuta mezuak, atzemateko zailak

Twitter eta Facebooken kasuan ez bezala, aplikazio honen bidez bidalitako mezuak kodifikatuta daude. Ondorioz, hartzaileak bakarrik irakur ditzake eta Poliziari zailagoa egiten zaio mezuen jatorrizko egilea atzematea.

Egoera hori ikusita, Research in Motion (RIM) konpainiak, Blacberryaren egileak, mezu bat zabaldu du Twitter bitartez agintariekin harremanetan jarri eta "beharrezko" laguntza emango diela iragartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea