Mundua -
Lan gatazka
Kontrolatzaileen astearteko greba onetsi du Alemaniako Justiziak
Lanuzteari oniritzia eman dio Aire Segurtasunerako Sailak aurkeztutako apelazioa baztertuta. Grebak 400.000 bidaiarirengan izango du eragina.
Erredakzioa
Alemaniako Lan Magistraturak onetsi egin du aire-kontrolatzileek astearterako deitutako greba. Deia lurralde osora zabaldu dute eta lanuzteak 04:00ak eta 10:00ak GMT artean egingo dituzte.
Alemaniako Justiziak baztertu egin du Aire Segurtasunerako Sailak (DFS) aurkeztutako apelazioa. Apelazio horrekin bidaiariek jasango duten kaltea kontuan hartu eta grebaren aurkako kautelazko neurria hartzea nahi zuten.
Lanuzteak Alemaniako aire-eremua gelditu egingo dute eta 400.000 bidaiarirengan eragina izango du. Grebarako deia bi alderdien arteko negoziazioak eten eta iragan ostegunerako deitutako lanuztea debekatu ostean egin dute.