Mundua -

Erresuma Batua

Poliziak Londresko indarkeria 'piztea' leporatu dio Twitterreri

"Bitarteko sozialak eta beste metodo batzuk ondasun-gose eta krimen kopuruen maila igotzeko erabili dira" adierazi du inspektoreordeak, Tottenhameko kale istiluei buruz hitz egitean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Poliziak Twitter bezalako sare sozialei gazte talde batek asteburu honetan Londresko hainbat auzotan izandako indarkeria istiluak hedatu eta piztea leporatu die.

BBC Radio 4ri egindako adierazpenetan, Steve Kavanagh inspektoreordea Londresko egoerari buruz hitz egiten ari zen, kale istiluak izan baitziren larunbatean, Tottenhamen, eta herrialdearen iparraldean, hegoaldera eta ekialdera hedatu ziren goizaldean.

Kavanaghek jakitera eman duenez, "agente gutxi zeuden" larunbatean, Tottenhamen, lehenengo istiluak hastean. Gazte talde batzuek eraikinak, ibilgailuak (polizia autoak eta autobus bat barne) erre zituzten, eta auzoko denda batzuetan lapurtu zuten.

Gainera, besteak beste, Twitter sare sozialari indarkeria herrialdeko beste auzo batzuetara zabaltzea leporatu zion: "Bitarteko sozialak eta beste metodo batzuk ondasun-gose eta krimen kopuruen maila igotzeko erabili dira".

Poliziak gaur gauean ofizial gehiago jarriko ditu Londresko kaleetan, indarkeria gehiago ematea ekiditeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea