Mundua -

Bashar Asaden erregimena

45 pertsona hil dira Haman Siriako Ejertzitoaren erasoaren ostean

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Siriako errepresioa gaitzetsi eta indarkeria berehala amaitzeko eskatu du.

Siria: 45 pertsona gehiago hil ditu erregimenaren Armadak

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 45 pertsona hil dira asteazken gaua eta osteguneko goizaldea bitartean Hama hirian Siriako Ejertzitoaren tankeen erasoaren ostean, Reuters aipatutako ekintzaile batek jakinarazi duenez.

Siriako erregimena gaitzetsi du gaur NBEko Segurtasun Kontseiluak, protestak hasi zirenetik Damaskoko Gobernuak errepresioa zibilen aurka bideratu duelako. Era berean, indarkeria berehala amaitzeko eskatu du Segurtasun Kontseiluak.

Bi hilabeteko blokeoaren ostean, "Siriako erregimenak egindako giza eskubideen urraketak eta zibilen aurka erabilitako indarkeria" gaitzetsi dituzte Kontseiluko kideek adierazpen batean.

Hardeep Singh Puri Indiako enbaxadoreak irakurri du adierazpena. Singh Puri Segurtasu Kontseiluko txandakako presidentea da. "Indarkeria berehala amaitzea" eta "aldeek neurriz ekitea" eskatu du Kontseiluak. Era berean, "Estatuko erakundeen aurkako erasoak eta errepresaliak" saihesteko eskatu du NBEk.

Libano adierazpenaren aurka agertu den Estatu bakarra izan da. Beiruteko ordezkariak azaldu duenez, NBEk hartutako erabakiak "ez du Siriako egungo egoera aztertzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea