Mundua -
AEBetako zorraren krisia
AEBetako Ordezkarien Ganberak zorraren muga handitzeko plana onartu du
Ordezkarien Ganberako urratsa egin ostean, AEBetako Senatuan bozkatuko dute gaur porrota saihesteko plana.
Erredakzioa
Demokratek eta errepublikanoek zorraren muga handitzeko adostutako plana onartu du AEBetako Ordezkarien Ganberak, porrot ekonomikoa saihesteko. Demokratek eta errepublikanoek azken hitzordua dute gaur Senatuan, zorraren krisia garaipen politiko bihurtzeko.
161, The Washington Post egunkariak jakinarazi duenez. Halaber, The New York Times egunkariaren arabera, 95 demokratak eta 174 errepublikanok eman diote oniritzia planari; aurka, berriz, 95 demokratak eta 66 errepublikanok egin dute.
Euskadin 18:00ak direnean bozkatuko dute plana Senatuan, Harry Reid goi-ganberako gehiengo demokrataren buruak jakinarazi duenez.
Planak 60 senatariren (100 dira guztira) babesa behar du.
Planak Senatuan aurrera egiten badu, Barack Obamaren esku geldituko da, presidenteak berretsi egin dezan.
Azken izapide hori burututakoan, AEBetako zorraren krisia bukatutzat emango dute.